UEUk goi-mailako adituak formatzeko apustuari heldu dio

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2013/2014 ikasturterako EHU/UPVrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondokoak aurkeztu ditu. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen formazio- eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

594Karmele Artetxe UEUko Zuzendariaren esanetan, “UEUrentzat ildo estrategikoa da goi-mailako formakuntzarena, bi arrazoiengatik: alde batetik, gizarte aurreratuek ezinbestean behar dituztelako kualifikatutako adituak eta gero eta euskaldunagoa den gizarte batek aditu euskaldunak behar dituelako. Tamalez, oraindik gutxiengo bat da euskaraz maila honetan egiten den eskaintza. Hori dela eta, egon behar du norbait traktore lanak egingo dituena esparru honen alde; sinergiak bilduko dituena eta indarrak metatuko dituena. Horixe egiten dabil UEU. Datorren ikasturtean, UPV/EHUk 36 berezko titulu eskainiko ditu guztira; horietatik 4 euskaraz izango dira (%11a), guztiak UEUk sustatutakoak”.

Hauek dira UEUk sustatu dituen graduondokoak:

Iñaki Gonzalez Muruak, UEUko Zuzendaritzako Euskal Unibertsitatearen ildoaren arduradunak Fundazioak UEUk sustatzen duen lerro hau babesten duela adierazi du, Euskal Unibertsitatea lortze bidean aurrerapauso bat bezala ulertzen dutelako. Era berean, urruneko irakaskuntzaren aldeko apustua ere egiten ari direla eta ildo honetatik garatu daitezkeen estrategiak sustatzen ari direla adierazi du UEUko ordezkariak.

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)