UEMAko Zuzendaritza Batzordearen adierazpena euskararen egunean: “Euskara biriketatik”

uemaEuskararen egoerari dagokionez, “zonaldearen arabera, oso egoera soziolinguistiko ezberdin eta kontrajarriak dauzkagula”  nabarmendu dute agirian.  “Oraindik ere, arrotz dabil euskara bere herriko hainbat eremutan, aitortza ofizialik gabe eta lege babesik gabe. Aldiz, nagusi da gure herriko beste hainbat eremutan.”  Horrela, “tokiko errealitatetik abiatutako aurrerapausoak bultzatu behar” direla uste du UEMAko Zuzendaritza Batzordeak.

“Herriz herri euskararen arnasguneak hedatuz” etorkizuna lantzeko borondatea agertu du UEMAk. Eta “baikortasunez eta ilusioz” lanean ari direla diote.  “Udalerri euskaldunetatik abiatuta, herritar soilen inplikazioaz, elkarte eta eragileekin bat eginez eta instituzio publikoen bultzadaz euskararen arnasguneak zabaltzeko pauso sendoak” eman daitezkeela sinetsita.

Hemen adierazpena osorik.