UEMAk Zuzendaritza Batzorde berria du

IMAG0367

UEMAk Batzar Nagusia egin du joan den larunbatean, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. Argazkian dituzue zuzendaritza berriko kideak.

 

Atzeko lerroan (ezkerretik eskuinera): Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea) eta Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ).

 

Aurreko lerroan: Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ).

 

Zuzendaritzak beste kide bat ere badu, argazkian egon ez arren: Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu).

 

UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izango da. Berriari egindako elkarrizketan, legealdiko lan ildo nagusiak nabarmendu ditu:Bi erronka nagusi izango ditugu. Batetik, euskaldun diren udalerrietan euskaraz soilik bizitzeko dituzten lege arazoak konpontzea; legea saihesten ibili behar izaten dugu, eta legearen babesa eskatuko dugu. Bestetik, udalerri euskaldunak direnek hala jarraitzea dugu helburu. Makroproiektuak-eta egiten dituztenean aurretik egoera soziolinguistikoaren azterketa egitea nahi dugu, eta ondorioak kontuan izatea, herri horrek aurrerantzean ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezan eta ez dadin erdaldundu”.

 

Elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

 

Horrenbestez, Jon Bollarrek presidentea kargua utzi du, azken legealdian presidente eta azken bi legealdietan zuzendaritzako kide izan ondoren.

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.