Udaltopeko hitzaldi eta mahai inguruen bideoak webgunean ikusgai

Udaltopeko hitzaldi eta mahai inguruen bideoak – 

Udaltopeko hitzaldi eta mahai inguruen bideoak webgunean ikusgaiDagoeneko webgunean zintzilikatu ditugu joan den astean egindako Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan-munduari jardunaldiko hitzaldi eta mahai inguruaren bideoak. Multimedia atalean dituzue, jardunaldiko argazkiekin batera.

Lan eremuko uhinaldiaz (Jon Sarasua) eta Lan eremuko uhinaldiari berrikuntza sozialetik so (Leire Cancio) ponentzien txostenak ere Dokumentuak atalean dituzue patxada gehiagorekin aztertu nahi izanez gero.

Aipatu euskarrietan, maiatzaren 14an online emandakoa jasotzen da. Etxeko leihotik zuzenean jarraitu bazenuten, bertan esandakoak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Gainontzekoentzat, berriz, material interesgarria izango duzue esku artean.

Aho gozagarri modura, hemen duzue Pilar Kaltzada aurkezleak egindako ongi-etorria eta erakunde antolatzaileen izenean irakurritako adierazpena.

Udaltopeko hitzaldi eta mahai inguruen bideoak webgunean ikusgai