Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek –

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek

  • Bi goizeko egitaraua online bidez jarraitzeko aukera izango da
  • Maiatzaren 5ean eta 6an egingo da
  • Zabalik dago izena emateko epea

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa online egingo dugu, aurreko edizioan bezala. Maiatzaren 5ean eta 6an izango da, eta aurreko edizioari jarraipena emanez, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak emango dira, hain zuzen, udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertuko da. Jardunaldia jarraitzeko, beharrezkoa izango da zabalik dagoen izen-emate formularioa betetzea. 

Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? Izenburu horrekin, eremu sozioekonomikoa izango du bigarren urtez ardatz nagusi Udaltopek. COVID-19aren pandemiak behartuta, jardunaldia online izango da osorik. Honela arrazoitu dute erabakia antolatzaileek: “Pandemiak zein bilakaera izango duen asmatzea ez da erraza, eta aurreko urtean izandako arrakasta ikusita, indarrak online bidezko jardunaldia antolatzen jartzea erabaki dugu”.

Iazko edizioarekin alderatuta, ordea, egitaraua goiz bakarretik bi goizetara pasa da. Gai nagusiari dagokionez, eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko gakoak emateko  ahalegina egingo da. “Horixe izango da aurtengo Udaltopen ardatz nagusia. COVID-19ak bete-betean harrapatu gintuen aurreko edizioan, eta egitaraua pandemia egoerara moldatu behar izan genuen. Gure asmoa zen eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko gakoak ematea, lan-mundua euskalduntzeko beharraz aritu ginen. Aurten, gaia berreskuratzeko beharra eta aukera ikusi dugu”, azaldu dute antolatzaileek.

Informazio gehiago 

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek