Udako tailerrak Bizilaben, Bilboko egoitzan

Udako tailerrak Bizilaben, Bilboko egoitzan –

Udako tailerrak Bizilaben, Bilboko egoitzan

Ekainaren 24tik 28ra gazteentzako zientzia-tailerrak izango dira Bizilaberen Deustuko egoitzan.

Ikasturte-amaieran, ekainaren azken astean, 2 tailer izango dira Bilboko Bizilaben:

  1. tailerra
  • IZENBURUA: Naturarekin jolasean; goazen ibaia ezagutzera!
  • ORDUTEGIA: 9:30-11:00
  1. tailerra
  • IZENBURUA: Sukalderako asmakuntzak
  • ORDUTEGIA: 11:30-13:00

Ezaugarri nagusiak:

DATA: ekainaren 24tik 28ra

LEKUA: Deustuko Udaltegiko Bizilabe gunea. Agirre lehendakaria, 42

ADINA: 12-15 urte

PREZIOA: Kuota arrunta: 15 €/ tailer  – Familia ugaria: 10 €/tailer – Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko ekainaren 14 bitartean. Hemen izena emateko formularioa

 

Informazio gehiago

Bizilaberen webgunean

h.e.: bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

Udako tailerrak Bizilaben, Bilboko egoitzan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude