Txupinazoak

Txupinazoak –

Alarma egoeran jarraitzen dugu! Gure amorrua elikatzen ari zarete.

Historikoki, ikuskizunetako eta ekitaldietako langile gehienok udako denboraldia baliatu izan dugu urtean zehar bizitzeko moduko diru-sarrerak lortzeko. Gaur egun, jai hauetan, ehunka langile errendimendu betean egongo ginateke, baina ez dago kultura bizirik mantentzeko borondaterik, are gutxiago herrikoia bada. Gure mugak ez dituzten terrazak, garraiobideak… baino kutsakorragoa omen da.

Laguntzak eskuratzeko galbahea gero eta handiagoa da, gure langileen %20k jada ez du inolako diru-sarrerarik, eta %30ek bizirauten du hilean 600 eurorekin. Hori gertatzen den bitartean, ez dugu Eusko Jaurlaritzaren berririk, erantzunik gabe jarraitzen dugu, ez dago negoziazio-mahairik. Zuen proposamen nagusia soldatak jaistea da?? Guk badugu jeisteko soldatarik ez duen jende asko.

Txupinazoak

Kulturaren sektorearentzat berariazko laguntzak lortu dira, baina bakar batek ere ez ditu langileak kontuan hartzen; ez gara artistak, ez gara sortzaileak, ez gara programatzaileak, baina gu gabe ez dago ikuskizunik, eta orain ez digute ikuskizunak egiten uzten, nahiz eta ekitaldi seguruak egin daitezkeela frogatu den.

Ardura eta altuera politikoa eskatzen dugu, zuen lana egin eta, uzten diguzuenean, gu geurera itzuliko gara, baina, bitartean, ez desagertzeko, kontuan hartuko gaituen plan espezifiko bat behar dugu. Zenbat iraungo dugu benetako suspertzea iritsi arte?

  • Ikuskizunetako eta ekitaldietako langileentzako laguntzen osagarri bat eskatzen dugu, 1.200 euroko soldata duina bermatuko duena, egin ditzakegun lanek gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkiguten arte.
  • ABEEak jarduera benetan suspertu arte luzatzea?, irailean ez dela gertatuko.
  • Obra eta zerbitzu altak dituzten langileentzat, artistekin egin den bezala, haien behin-behinekotasuna aitortzea, geuk ere kulturan lan egiten baitugu.
  • Autonomoen jarduera-etetea luzatzeko baldintzak berrikustea?, zailtasunak areagotu besterik ez baitute egin eta langile gehiago diru-sarrerarik gabe utzi dituzte.

Jendea bidean uzten ari gara, sektorea desagertzen ari delako eta erakundeen isiltasunarekin eta Eusko Jaurlaritzaren blokeoarekin topo egiten dugulako. Itxaron dugu eta konfiantza izan dugu, baina gure pazientziak muga dauka. Antolatuta gaude, elkartuta gaude, eta kalera irtetea beste aukerarik ez diguzue uzten, gure eskubideen alde borrokatzeko.

Ez dizkiguzue beste krisi baten ondorioak ordainaraziko.

TEKNIKARIOK BORROKAN!

Txupinazoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude