Txupinazoa Bilduk bota ez dezan, Gurutze Gorriari ohorea

Txupinazoa Bilduk bota ez dezan, Gurutze Gorriari ohorea

Txupinazoa Bilduk bota ez dezan, Gurutze Gorriari ohorea
Txartel gorria Maya alkateari

Aurtengo txupina botatzea Bilduko zinegotziari zegokion arren, Enrique Maya alkateak trikimailu gisa Gurutze Gorriari emango dio festen hasiera iragartzeko pribilegioa, Udalarekiko elkarlanak 150 urte betetzen dituela-eta. UPNko hainbat buruk jakitera eman dutenez, honen helburu bakarra “terroristei” halako ohorea ukatzea da. Harrapazank!


Gertukoak zaizkigu oraindik pasa den urteko txupinazoko irudiak. Arrantzaleen ekintza, baketsua izanagatik, terrorista. Nafarroan arrotz bihurtu nahi duten ikurriña erraldoi bat kañaberez Udalaren parean jarri eta festen hasiera atzeratu baitzuten. Orain gutxi pasa ziren epaitegietatik ustezko arduradunak.

Aurten beste kapitulu bat izango dugu bistan denez: oraingoan, Bilduri itxaferoa botatzeko zuen eskubidea ukatu izanagatik. Era burutsu batean ukatu ere, bide batez. Gurutze Gorria giza ezkutu gisa erabiliz. 150 urte betetzen ditu jaien aitzakian, erakunde honen eta Udalaren arteko elkarlanak.

Zer pentsatu ote dute Gurutze Gorriko arduradunek, albisteaz ohartzean? Nola sentitu dira konturatzean, haiek txupinazoa botatzeko arrazoi nagusia ez dela 150 urteko elkarlana egin izana, Bildu baztertzea baizik? Omenaldia baino, gutxiespena delakoan nago ni neu.

Erlazionatutako albisteak:

Txupinazoa Bilduk bota ez dezan, Gurutze Gorriari ohorea

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.