Txistua inmateriala omen da

 

Leioako txistulariak, instrumentu inmaterial eta guzti
Leioako txistulariak, instrumentu inmaterial eta guzti

Poztekoa da holako erakunde batek musika tresna hau aintzat hartzea, guretzat ere benetako altxorra baita. Aspalditik, gainera. Baina bere inmaterialtasuna, ostera, berria da guretzat. Atzamarrak dantzan etengabe, putz eta putz… ezer ez ukitzeko, ezer ez jotzeko. Ala bai?

Espainiako Kultura-Ondare Inmaterialaren 10 altxorrak izango direnen gainerako hautagaien artean jaiak eta ohiturak nagusitzen dira eta, horien artean, Bilboko Aste Nagusia, Donostiako Danborrada eta Sanferminak ere agertzen zaizkigu. Seguru hauek ere merezi dutela izendapena, baina horiek gutxietsi gabe, txistuaren aldeko kanpaina egitera ausartzen naiz: eman diezaiogun botoa txistuari! Ikus dezatela zein solidoa den gure musika tresna inmaterial hau.

inmateriala, kultura-ondarea, txistua

Zer duzu buruan “Txistua inmateriala omen da”-ri buruz

  • Nahiko xelebrea kontua. Ez bakarrik txistua ez delako inmateriala, baizik ez delako Espainiako ondare batez ere. Ezta besta horiek ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude