Txillardegi oroitzeko plaka jarriko da Arantzazun

Oñatiko Udalak aho batez onartu du Arantzazun Txillardegi oroitzeko plaka jartzea –

Oñatiko Udalak aho batez onartu du Arantzazun Txillardegi oroitzeko plaka jartzea

Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak proposatuta, Oñatiko Udalbatzak aho batez onartu du bart Txillardegiren omenezko oroigarri bat herrian jartzearen aldeko mozioa.

Erabakia zinegotzi guztiek (EH Bildukoek zein EAJkoek) hartu dute, eta ekitaldia txalo artean bukatu da, aurrean Txillardegiren senideak izan direla.

Alkateak, Mikel Bianek, Txillardegiren lana goraipatu du. Onartu du oraindik ez duela jaso herri-erakundeetatik merezi bezalako aitortzarik, baina, denboraren poderioz, jaso egingo duen konbentzimendu sendoa agertu du, Txillardegiren merezimenduak begi-bistakoak direlako.

Udalbatzak erabakia hartu ondoren, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimeneko presidente Fito Rodriguezek hartu du hitza. Zinez eskertu die zinegotzi guztiei hartutako erabakia, horrela, Oñatiko Udala bihurtu baitute Txillardegiri aitortza merezi duen bezala egin dion lehenengo herri-erakunde. Erabakia aitortza ofizialaren bidean urrats garrantzitsutzat jo du. Urrats berriak etorriko diren konbentzimendua ere agertu du, baita Txillardegiren jaioterrian bertan ere, Donostian alegia.

.

Plaka bat Arantzazun, aitortzaren lekuko

Aurten euskara batuaren sorreraren 50. urteurrena da. Euskara batuaren oinarriak Arantzazun jarri ziren eta oinarri horien gurasoetako bat Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izan zen.

Txillardegi oroitzeko plaka jarriko da ArantzazunTxillardegi sarri joan zen Arantzazura, normalean Milikua ostatura, eta bertan ikertu, idatzi eta atseden hartu ohi zuen.

Gainera, haren bigarren abizenak, Enparantzak Oñatin du jatorria, Araotzen.

Horregatik, Txillardegi Liburutegia Herri Ekimenak Milikua ostatuko fatxada batean Txillardegi oroitzeko plaka bat jartzea proposatu dio Oñatiko Udalari, egin berri dion aitortzaren lekuko. Eta hala egingo du. Mikel Arregi eskultoreak diseinatuko du.

.

.
Mozioa

Hona hemen Txillardegi Liburutegia Herria Ekimenak Oñatiko Udalari proposatutako mozioaren testua:

Oñatiko Udal Batzar txit agurgarri hori,

Kontuan hartuz, Oñatiko lurrean (Arantzazun) 1956an, euskara batuaren premia aldarrikatu zuela lehen aldiz Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi) Euskaltzaindiaren Batzarrean.

Kontuan hartuz duela 50 urte, 1968an, Oñatiko lurrean (Arantzazun) gure herriarentzat funtsezko bihurtu den euskara batuaren lehen urratsak eman zirela eta horren abiapuntuan egon zela Jose Luis Alvarez Enparantzak (Txillardegi) eskainiriko oinarria (Koldo Mitxelenak aurkeztutako Euskal Idazkaritzak eginiko dokumentua).

Kontuan hartuz Enparantza senitartekoak Oñatin dauzkatela erroak, Araotzen zehazki.

Eskatzen dugu:

Gure herri-memorian hori dena gera dadin eta datozen belaunaldiak horren garrantziaz harro ohar daitezen, Arantzazu inguruan dagoen Milikua eraikinean oroigarria jartzea honako azalpenak emanez:

«Hemen ikerketa lanean aritu zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1929-2012), idazlea, irakaslea eta politikaria, oñatiar jatorrizko senitartekoa, eta euskara batuaren aita».

.

Txillardegi oroitzeko plaka Txillardegi oroitzeko plaka Txillardegi oroitzeko plaka