Txikiak gara nagusikerien artean

Frente aldizkaritik hartua

Inork  ez  du  zenbatzen  bere  etsipenen  kopurua,  bestela  bere  buruaz  beste  egingo  luke seguru aski,  oso  zaila  baita  orokorrean  oso  desira  gutxi gauzatzen  direla  onartzea,  are  eta konplikatuago txapeldun eta nagusi izan behar dugun gizarte honetan. Etsituaren lotsa arintzeko nagusikeria  morala  oso  erabilgarria  da  ezkutu  gisa.  Adibidez,  Athleticek  erridikulua  egin  duela finaletan,  lasai  egon  gaitezke  munduko  afiziorik  onena  baikara  eta  gure  buruari  ezarritako  sari hori aski dela geure urguilua kontsolatzeko eta ondokoa azpikotzat hartzeko, zurigorriei astintze ederra  jo  badiete  ere.  Gainera,  afizioak  neurtzeko  nork  bere  eragiketak  egiten  dituela  kontuan hartuta, inork ezin du kontrakoa esan, ez baitago enpirikoki akatsa erakusterik.

Ez pentsa Athleticzaleok garela geure burua kontsolatzeko errelato zoragarriak eraikitzen ditugun bakarrak, izan ere euskaldunok ere horrela jarduteko ohitura txarra izaten dugu. Esaterako, oso maiz  Espainari  egiten  diogu  barre,  alper  batzuk  direla  edo­ta  kultur  gutxiko  jendea  dela errepikatuz, euskaldunok beste kastakoak baikinan, hots guk Espainako telebistak botatzen duen telezaborra  behatuko  ez  bagenu  bezala  edota  herri  honetan  Atxaga  Belén  Esteban  baino ospetsuagoa bailitzan. Bada, gauza jakina da Euskal Herrian San Mames barria ez, baina BECko bertso­finala izaten dela urtean zehar jende gehien biltzen duen ikuskizuna. Era berean hemengo entzute handiko irratiek, euskara barra­barra erabiltzen duenak barne, ez dute Lady Gaga edo Justin Bieber jartzen? baizik eta Oskorri eta Lisabö eta ohikoa da Mikel Laboaren afixa logelan zintzilik edukitzea. Hain baikara ezberdin euskaldunok.
Denak  balio  du  geure  etsipenak  harrokeriaz  morrozteko,  geure  burua  kontsolatzeko.    Orobat, topiko  hedatua  da  ezberdinak  eta  bereziak  garen  ustea,  betiere  jende  arrunta  baino azkarragoa,  eta  topikoari  eutsi  behar  diogu.  Horregatik  Évoleren  telesaioak  haserretu  gintuen, bada,  ondo  baino  hobeto  erakutsi  zigun  ze  manipulagarriak  garen,  hots,  hain  azkarrak  ez  garela. Baiki, gai polemikoa zen Évolek jorratutakoa eta seguru aski 23­F­ren harira datorkigun iluntasun sentsazioari argi apur bat eman izan balio ekarpen eraginkorra zitekeen Espainako transizioa iruzur borobila zela azpimarratzeko orduan. Haatik, Evolek ez zuen 23F­z hitz egin nahi? baizik eta  hedabideek  jaulkitako  “deformazioa”  irensteko  dugun  abileziaz,  apaltasun  lezio  zoragarria ematen  (daitort  ni  ere  sinestu nahi  izateraino  ere  ailegatu  nintzela,  amaieran  kolpe  galanta
Bada, nago Évolek geure ego puztua mindu zuela, izan ere, jende arrunta baino azkarrago eta bereziagoak garela  sinetsita, jende arrunta garela gogoratu baitzigun geure nagusikeria morala agerian utiz. Aitor dezagun orokorrean jende arrunta garela, mundu mailan hutsaren hurrenak, geure  gorabeherak  ia  inori  ez  zaizkiolako  axola.  Txikitasunetik  baino  ezin  baikara  hazi  ezta hezi. Aitor dezagun, hortaz, Barçako jokalariak Athleticekoak baino trebeagoak direla, Espainako zaborrak  euskal  kultura  baino  sona  handiagoa  duela  eta  geure  begirada  kritikoa  ez  dela  uste genuen  bezain  zeharkatzaile;  baizik  eta  gustuko  ez  ditugun  pertsonen  kontrara  mugatua. Apaltasuna  eta  autokritika  hazteko  abiapuntuak  dira,  izan  ere, “ergelkeria  hedatua  dagoela-­eta futbola nagusia da” handikeraz diotenek ez dakite eurak ere txikiak direla.
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

15 pentsamendu “Txikiak gara nagusikerien artean”-ri buruz

  • Ni al naiz bilbotarrek futbolarekin eta bereziki Athleticekin duten obsesioa ulertzen ez duen bakarra?

    • Ni bilbotar peto-petoa naiz, eta ez naiz Athletic zalea. Are gehiago, nerbioak jota nago olde zuri-gorriak kaleak hartzen dituztenean. Ni hasia naiz esaten, nahiz eta futbozalea izan ez, bai Athleticoa, bai Errealekoa naizela, kokotaraino nagoela, gainera, futbolaz jasan behar izateaz gain, futbolzale ……..ek sortu duten etsaikeriaz…. Gure herria ez dute banatuko!.
      Ah, eta bilbortar petoa izateak ez dakar berekin, Donostia, Oiartzun edo Gipuzkoa maitea ez estimatzea!!!

  • Ados egon ninteke baina ez dut uste horren hedatua denik. Euskal nortasuna gailentasunetik eraikitzen dutenek “i am basque” modukoak erabiltzen dituzte. Orohar gutxitan errepikatzen dela esango nuke eta politika egiteko moduek baldintzatua izan ohi da. Ez zait, horregatik, “euskaldunok” orokortze terminoa gehiegi gustatzen, ez delako odolean daramagun ezer.

    Egia da, ordea, herri honen sektore batetan kontzientziatze maila bestelakoa dela, baina ez naziotasunagatik, zeharkakoa izan daitekeen arren, baizik eta ikuspegi sozialagatik. Eta hau, noski, eraikuntza, eta lorpen, politikoa da.

    Nik behintzat ezer gutxi daukat guztion gainetik dagoen Azkuna jaun txit gorenarekin. Euskal herritarra, eta euskalduna, izateko modu desberdinak daude; espainolak- “euskaldunak” dikotomian mugitzeak, finean, arazoa non dagoen erakusten digu. Hor ez dago analisi zuzenik, nahiz eta beste nazio batzutan gerta litekeen.

  • Jorge Luis Borgeren xelebrekeri gehiago:
    .
    “¿Vasco? Yo no entiendo cómo alguien puede sentirse orgulloso de ser vasco… Los vascos me parecen más inservibles que los negros, y fíjese que los negros no han servido para otra cosa que para ser esclavos….sin embargo pienso que los vascos no han hecho nada, nada, son sólo notables por ser uno de los países más estériles del mundo. Realmente no me explico por qué la gente tiene tanto orgullo de ser vasca. Ya le dije, yo también tengo esa sangre, pero cuando enumero mis orígenes soy muy cuidadoso en olvidarme de los vascos. Y ahora que recuerdo, esto lo dije en uno de mis cuentos: los vascos no han hecho otra cosa en la historia que ordeñar vacas, se han pasado los siglos ordeñando vacas.”

    • Holako aipu bat ateratzen denean uste dut beharrezkoa dela iturria ematea: non eta noiz esan zuen hori Borgesek.

      • “El palabrista: Borges: Visto y oído”. Esteban Peicovich. Marea Editorial, Buenos Aires, 2006
        .
        http://books.google.es/books/about/Elpalabrista.html?id=I_5-Jhv73cC

        • Esker mila. Tamalez, esteka moztuta dago. Gehiegi eskatzea ez bada, eskertuko nizuke konpontzea, ez baitut aipua aurkitu.
          Dena den, liburuaren egileak (Esteban Peicovich) hitzaurrean dio: “este es el libro de lo que dicen Borges ha dicho a los cronistas de su país y del mundo (…) ¿No es entonces el libro que Borges dejó colgado en el aire para que alguien lo robara? El ladrón he sido yo”.
          Ez ditut bere iturrien aipamena ere aurkitu. Agian lapur batek ez ditu zertan eman. Agian begi kamuts nabil gaur. Edo agian Google-Bookseko kopian falta diren orrialdeetako batean daude.
          Nolanahi ere, ez dut esan nahi aipu faltsua denik, edo zalantzan jartzekoa. Soilik zerbait falta zaiola, nire iritziz, bere horretan kontutan hartua izateko.

          • Pasartea sartu eta gero aipamen mordoa aurkitu dut. Hona hemen haietako bat:
            .
            “CINCO RAZONES PARA ABORRECER A BORGES”
            .
            El periodista y escritor Rodolfo Braceli entrevistó en varias ocasiones a Jorge Luis Borges. En Escritores descalzos, incluye extractos de esas entrevistas y recoge algunas de las opiniones por las que, incluso aquellos que rendimos pleitesía literaria al Borges escritor, aborrecemos al Borges persona.
            .
            Aquí van cinco razones por las que, personalmente, ‹‹el Sumo Ciego›› me parece un ser aborrecible:
            .
            • Borges consideraba “razonable que por motivos políticos se mate a otros hombres”.
            En una de sus entrevistas, Braceli le preguntó, para llevarlo a un territorio concreto, si por ejemplo consideraría aceptable el asesinato de Pablo Neruda si estuviera vivo (cuando hizo esta entrevista, ya estaba muerto). Borges respondió: “Por supuesto. Además, Neruda también justificaba la muerte, como yo. Desde el momento que era comunista, apoyaba las muertes que producían los rusos”.
            .
            • Se mostró muy elogioso con Pinochet.
            Lo calificó de salvador de la patria, prócer americano…
            .
            • Y era muy cobarde…
            En 1978, Braceli acompañó a una amiga de Antonio Di Benedetto, encarcelado por la terrible dictadura argentina, a casa de Borges con el objetivo de que firmara un documento en el que intelectuales prestigiosos solicitaban la libertad del escritor. Primero, Borges intentó zafarse alegando que él no alcanzaba a ser un intelectual y mucho menos prestigioso (¡!). Luego, adujo: “Descreo de que mi temblorosa firma sirva para salvar a este hombre”. Y cuando finalmente accedió a firmar, sugirió a los visitantes que lo hicieran por él para que saliera bien la firma (¡¡!!). Como se negaron, accedió a hacerlo él mismo, pero hacia el final de la hoja (¡¡¡!!!). Braceli le reprochó entonces que se estaba portando como un niño y él concluyó: “Mejor que no se entere Herodes, entonces”.
            .
            • Antivasco.
            Braceli le contó que por rama materna tiene orígenes vascos. Borges, que también tenía cierta ascendencia vasca, replicó: “¿Vasco? Yo no entiendo cómo alguien puede sentirse orgulloso de ser vasco… Los vascos me parecen más inservibles que los negros, y fíjese que los negros no han servido para otra cosa que para ser esclavos”.
            .
            • Racista.
            Braceli le pidió a Borges que supusiera que hubiera tenido un hijo y ese hijo le hubiera salido negro. La mera mención de esa hipótesis hizo que ‹‹el Sumo Ciego›› explotara : “Noooo… ¡eso jamás hubiera sucedido! Para eso yo hubiera tenido que acostarme con una negra, y eso no pasó jamás ¡por suerte! […] No creo que nadie se podría alegrar de tener un hijo negro, ¡ni los negros!”.
            .
            Este tipo de barbaridades le costaron el Nobel a Borges. ¿Tú que opinas? ¿Hasta qué punto las opiniones personales, sociales o políticas de los escritores condicionan tus lecturas?
            .
            http://elmonolector.blogspot.com.es/2012/04/cinco-razones-para-aborrecer-borges.html

    • Egia da, Bolivar…. unai (behi-zain) famatuetan famatua, gauza bera, Lope de Agirre, Elcanok eman ziola buelta munduari…..zelako txorrada!!! ..Mundu guztiak daki, TErnuara zihoazenean, behiak garraiatzeara zihoazela… transhumantzia tras atlantikoa egiten zuten… zelako artaburuak izan diren beti!!
      Unaiak eta itzainak….

    • Egia da, Bolivar…. unai (behi-zain) famatuetan famatua, gauza bera, Lope de Agirre, Elcanok eman ziola buelta munduari…..zelako txorrada!!! ..Mundu guztiak daki, TErnuara zihoazenean, behiak garraiatzeara zihoazela… transhumantzia tras atlantikoa egiten zuten… zelako artaburuak izan diren beti!!
      Unaiak eta itzainak….

  • Barkatu, baina pasarte berriei ere zerbait falta zaie, nire irudiko.

    Blog batetik (El mono lector) hartu dituzu, eta Blog horren egileak (Carmen Jiménez) liburu batetik hartu ditu: Rodolfo Braceli idazle eta kazetariaren “Escritores descalzos”.

    Bego. Onartzen dut ezin direla Blog batean iturri guztiak dokumentatu, eta ez ditugula zertan ukatu edo zalantzan jarri. Baina aintzat hartu ere, eskainitako sinesgarritasunaren neurrian soilik hartu behar zaie, nire iritziz: batek bere Blogean idatzi du beste batek liburu batean idatzi zuela Borgesek behin esan ziola…

    Gainera, kasu honetan iruzkingile batek erantzun du, Blogean: “opino que esas cuatro anecdotillas de dudoso origen no demuestran más que la facilidad con que propaga el prejuicio y la difamación. Efectivamente, durante los años 70 un Borges ya anciano protagonizó algunos incidentes que no lo ayudaron mucho con los “políticamente correctos” de la época, que actuaban más o menos como los de ahora.”

    Bloglariak erantzun dio: “no tienen un dudoso origen ni son difamatorias. Braceli es un periodista argentino muy acreditado. Su obra está traducida a varias lenguas, algunos de sus libros se usan en escuelas de periodismo de Argentina y Estados Unidos, ha recibido premios por sus entrevistas (entre otros, por una a García Márquez). Braceli conoció muy bien a Borges. Lo entrevistó en muchas ocasiones (guarda las grabaciones) y los “incidentes” son reales.”

    Erantzun horrek zalantzak sortu dizkit. Zergatik ez(in) du esan: “Bracelik bere liburuan zehazten du zer elkarrizketetatik atera zituen pasarte horiek.” Edo antzeko zerbait.

    Non eta noiz publikatu zituen elkarrizketa horiek. Niretzat aski litzateke -egiaztatu gabe ere-. Sinistuko nuke elkarrizketa horiek publikoak egin zirela, lekuko nahikoak izan zituztela, eta Borgesek berak aukera izan zuela –denak postumoak izan ez baziren, behintzat- haien berri jakiteko –jakitera iritsi edo ez-, eta erantzuteko –nahi bazuen-.

    Orduan bai esango nioke nire buruari, eta beste norbaiti: “Borgesek esan omen zuen…”

    • Iturria eskatzen zenuen eta orain diozu ez dela sinesgarria. Bueno, zu zeu.
      .
      Beste ohartxo batzuk:
      .
      “CÓMO CONSEGUIR UNA ENTREVISTA CON WOODY ALLEN

      ESCRITORES DESCALZOS REÚNE LAS CONVERSACIONES DE RODOLFO BRACELI CON NUEVE GRANDES AUTORES COMO BORGES, GARCÍA MÁRQUEZ O RAY BRADBURY. “
      .
      Woody Allen se prodiga poco ante los medios. Pero aceptó de inmediato la petición del argentino Rodolfo Braceli, gracias a una original carta, llena de descaro y burlona autocompasión. Con métodos similares, un punto de comedida insolencia y mezclando preguntas profundas con las más mundanas, este periodista y escritor consiguió extraer detalles íntimos de nueve grandes creadores de nuestra época, entre los que se encuentran Borges, García Márquez o Ray Bradbury. Todas estas entrevistas aparecen ahora recopiladas en ‘Escritores descalzos’, que publica hoy la editorial Clave Intelectual.
      Elcultural.es 15/02/2012
      http://www.rodolfobraceli.com.ar/escritores.html
      .
      Hau da Wikipedia esaten duena:
      “Ciego desde los 55 años, personaje polémico, con posturas políticas que le impidieron ganar el Premio Nobel de Literatura al que fue candidato durante casi treinta años.”
      .
      Noski, ez dute esaten zeintzuk ziren bere jarrera politikoak. Politikoki zer zen esatea ez da ondo geratzen halako goresteko biografia batean.
      .
      Perfil.com-en hau aurkitu dut:
      “EL BORGES POLÍTICAMENTE INCORRECTO”
      .
      El periodista Esteban Peicovich recopiló en El palabrista (Marea) frases de Jorge Luis Borges. Aquí una selección de las más urticantes e “incorrectas”.
      .
      “De haber triunfado la República, hoy España sería otra Cuba. Franco ha sido positivo para España.”
      .
      Zenbat manipulatzaile on Jorge Luis Borgesen aurka, eh?

  • “Iturria eskatzen zenuen eta orain diozu ez dela sinesgarria”. Bi gauza horiek egin ditudala diozu. Lehena aitortzen dut: bai, iturria eskatzen nuen. Bigarrena ez dut onartzen: nik ez dut esan ez dela sinesgarria. Zorionez, horren iturria hortxe dago, begi bistan, demostratzeko ez dudala hori esan.

    Tamalez, askotan iturria ez da hor, begi bistan, egoten.

    Kasu honetan bezala, nire iritziz. Nahiz eta zure estekaren bidez Braceliren liburuko planteamenduak irakurri eta arras interesgarriak iruditu, “zerbait” sumatzen dut faltan, oraindik: zehaztea elkarrizketa horiek non eta noiz publikatu ziren, bere garaian.

    Uste dut Bracelik datu hori zor diola irakurleari. Eta agian emana du –ez dakit, ez dut liburua eskura-. Aski dut jakitea, eman duela. Aski dut zure iturriak (Carmen Jiménez, liburua irakurritakoa) esatea, Bracelik ematen duela. Baina ez du esaten.

    Ziur nago “Escritores descalzos” (2010) liburuan baino lehenago atera zirela argitara Bracelik 1965 eta 1977 bitartean Borgesi egindako 8-10 elkarrizketa haiek. Hortxe dago zantzu bat: Peicovichen “El palabrista” 1980koa da, bere lehen edizioan. Eta euskaldunei buruzko pasartea ia hitzez hitz jasotzen du –ez dut aurkitu, baina sinisten dizut-. Hori bai, berak ere ez du zehazten –edo ez dut aurkitu- nondik hartu zuen (Braceliri?).

    • Eta gehiago:
      .
      «BORGES APOYÓ CON ENTUSIASMO A VIDELA Y PINOCHET PARA COMBATIR A PERÓN Y AL COMUNISMO»
      .
      “Tras una década de investigación y pasión borgiana, Edwin Williamson, hispanista en Oxford, publica «Borges. Una vida» (Seix Barral), con este revelador bestiario: Despertar a Norah Lange«Adolfo Bioy”
      .
      “De comunista a videlista.
      .
      A Borges le encasillaron como reaccionario o como políticamente ingenuo, pero realmente fue muy consciente de la política. En su juventud fue comunista, y después apoyó activamente el Partido Radical, y hasta formó un comité de jóvenes intelectuales para respaldar la campaña para la reelección de Hipólito Irigoyen como presidente de la República Argentina en 1928. Dos años más tarde fue uno de los intelectuales más destacados en la lucha antinazi y antifascista en su país. El cambio viene con Perón: Borges entonces se convierte en su gran opositor porque veía a Perón como alguien no sólo que no era demócrata sino que había salido de un contexto nacionalista-fascista. Antiperonista convicto y confeso pues, cuando volvió a la Argentina en los años 70 observó que el espíritu de Perón aún no había caído, y empezó a decir cosas contra la democracia. En 1976, con Isabelita Perón como presidenta de la República, Borges permanecía en su antiperonismo, y vio el golpe de Estado de Videla como una nueva revolución libertadora para el derrocamiento de Perón. Por eso apoyó con entusiasmo el golpe del general».
      .
      Elogio a Franco y ataque a Lorca
      .
      «Durante sus estancias en España Borges pregonó a los cuatro vientos su apoyo a los regímenes militares de Iberoamérica, descartando la democracia como una «superstición». De la Guerra Civil española declaró: «Yo estaba del lado republicano, pero luego me di cuenta, en la paz, de que Franco era merecedor de elogios». Y lanzó una diatriba contra Federico García Lorca: «Lo vi una vez en mi vida, pero nunca me interesó él ni su poesía y me parece un poeta menor, pintoresco, una especie de andaluz profesional»….
      .

      http://www.abc.es/hemeroteca/historico-18-05-2007/abc/Cultura/borges-apoyo-con-entusiasmo-a-videla-y-pinochet-para-combatir-a-peron-y-al-comunismo_1633176059749.html#
      .
      Eta gehiago:
      .
      El 22 de septiembre de 1976, Borges se permitió dejarse galardonar por el dictador chileno Augusto Pinochet, en una actitud por la que muchos coinciden le terminaría costando el mismo Premio Nobel que obtuviera Vargas Llosa.
      Fueron declaraciones de Borges en aquella ocasión:

      .
      “Yo soy una persona muy tímida, pero él (Pinochet) se encargó de que mi timidez desapareciera, y todo resultó muy fácil. El es una excelente persona, su cordialidad, su bondad… Estoy muy satisfecho… El hecho de que aquí, también en mi patria, y en Uruguay, se esté salvando la libertad y el orden, sobre todo en un continente anarquizado, en un continente socavado por el comunismo (…) Yo expresé mi satisfacción, como argentino, de que tuviéramos aquí al lado un país de orden y paz que no es anárquico ni está comunizado”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude