Txertoa bai edo ez? Koronabirus-aren konponbidea?

Txertoa bai edo ez? Koronabirus-aren konponbidea? –

Negu honetan Txina aldean sorturiko Koronabirus delakoa bolo-bolo dabilela aprobetxatuz, txertoei buruz arituko natzaizue. Lehendabizi koronobirusaren azalpen txiki bat emango dizuet. Koronabirusa hainbat birus bateratuak dira. Birus honen ezaugarri klinikoa da hotzeri (resfriado, catarro) batetik gaixotasun larri batera heldu daitekeela, hau da, arnasaren sindrome larria adibidez. Koronabirusaren sintoma batzuk hauek dira: mukiak, eztula, nekea, eztarriko eta buruko mina, sukarra, hotzikara eta ondoez orokorra eta arnasteko zailtasuna (disnea).

Gripearen aurkako txertoaren kanpaina hasi eta jende askok, urtero bezala, txertoa hartu ala ez erabaki behar du. Berdin gertatzen zaie guri seme-alabak dituztenekin. Umeentzat aukera onena zein den erabakitzeak kezka handia sortzen du gurasoengan.

Gripeak urtero milaka pertsona hiltzen ditu, baina gehientsuenak pertsona nagusiak, jaioberriak edo bestelako gaixotasun larria sufritzen dutenentzat da hilgarri. Koronabirusaren kasuak berdintsu jokatzen du.

Txertoa bai edo ez? Koronabirus-aren konponbidea?

Txertoak erabiliz lortzen diren onurak esanguratsuak dira, ez bakarrik banaka, baizik eta talde eta gizarte eremuan ere. Txertoen erabilerari esker, munduan zenbait gaixotasun desagertzea lortu da (Baztanga adibidez) eta guztion erantzukizuna da bide horretan laguntzea. Txertoaren bidez, gorputzean birus ahulduak eta hildako bakterioak edo bakterio zatiak sartzen dira. Sistema inmunologikoa lanean jarri eta haien aurka erantzun eraginkor bat ematen du. Aurrerago berriro gorputzean elementu horiek sartuko balira, oroimen inmunologikoari esker, gorputzak haien aurka berriro erantzungo luke. Gerta daiteke albo-ondorioak izatea, alergia kasu. Baina normalean kontrolpean izan ohi dira horrelakoak. Horregatik, dauzkan onurak aztertuta, zenbat eta jende gehiagok txertoa hartu, onura handiagoa da. Artalde-efektua lortzen dugu honekin. Populazioaren gehiengoa txertatuz gero transmisio katea apurtu eta zailagoa izango da gaixotasuna zabaltzea. Era berean, gehiengoak txertoa hartzeak gure inguruan txertoa hartu ez duten pertsonak ere babesten ditu. Gerta liteke ondorio txarren bat egotea, baina txertoak eduki ditzakeen ondorioak pairatzea gaixotasuna bera pairatzea baino hobea da. Gehienetan, sukarra edo ziztadaren inguruko mina edo azkura bakarrik izaten dira.

Hala ere, badaude txertoen aurkako ideiak dituzten pertsona asko. Txertoen erabilera laborategi handien negozioa besterik ez omen da eta txerto barik bizi osasuntsu bat eduki dezakegula diote. Koronabirus bera, Txinako laborategietan asmatu eta akats baten ondorioz gizartera zabaldu dela diote {konspirazio} teoria batzuek.

Inmunitatea gure gorputzak automatikoki lantzen duen zerbait da eta txertoek gure gorputza nagi bihurtzen dute. Bizimodu osasuntsua edukitzea zenbait jarduera eginez eta dieta osasungarri batekin lortu daiteke.

Hori guztia azterturik, txertoen onurak garrantzitsuagoa dirudite gizarte mailan gure osasuna zaintzeko. Beraz, gutxienez Osakidetzak txertoen egutegian dauzkan txertoak jartzea gomendatuko nuke (erosi behar direnak ordaintzea ez baita posible zenbait pertsonentzat) modu honetan artalde-efektua lortu eta mantentzeko.

Argi dago azken hamarkadetan aurrerakuntza handia lortu dela txertoei esker zenbait gaixotasun desagertu eta beste asko kontrolatzeko; beraz, gutxienez, arrisku taldeetan dagoen jendearen babesa lortzeko ez genuke hauen erabilera baztertu behar. Ziurrenik, Txinako gaitz berriari aurre egin ahalko diotela, horren aurkako txertoa aurkitzen dutelako, baina baita prebentzio eta higiene neurriak hartzearen ondorioz ere.

Koronabirusa oraindik ez dakite nondik datorren zehatz-mehatz, beraz daukaten sintomen arabera jarduten duten, hau da, ez dute koronabirusarentzako botika zehatzik, beraz gaixoak arnasteko zailtasuna badu bere birikientzako sendagaia emango die. Birus hau ekiditen saiatzeko prebentzio batzuk har daitezke. Hauek dira aholku batzuk koronabirusa sahiesteko:

  • Gaixo dagoen pertsona batekin kontaktuan egonez gero, eskuak garbitu, berarekin egon baino lehenago eta ondoren.
  • Arnasketa-kutsadura eduki duten pertsonekin kontaktua saihestu.
  • Doministiku edo eztul eginez gero, besaurrea jarri edo eskua baina mukizapi batekin eta ondoren mukizapia zakarrontzira bota (eskua soilik ez, bestela eskuak berak hedatu dezake birusa).
  • Egoki sukaldatuta ez dauden jakiak ez jan.

Gutxi gorabehera honekin saihes daiteke koronabirusa, baina lehen esan dudan bezala ez dago konponbide jakin bat koronabirusa desagertzeko, pertsonaren sintomen arabera sendagai batzuk ematen dizkie gaixoei.

Txertoak denen ahoan eta pentsamenduan dagoen gauza bat da, pertsona bakoitzak bere sinismenak eta ezagutzak ditu, horregaitik bakoitzak txertoari buruz pentsamendu ezberdinak dazkagu. Nire ustez txertoak denok jarri beharko genituzke eta baita ere denon esku egon beharko lirateke. Honekin gaixotasun eta arrisku asko desagerrarazi dezakegu mundu honetatik.

Txertoa bai edo ez? Koronabirus-aren konponbidea?