Txepetx: Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxiago esateko

5958683847_36a268f258_oTxepetxek 9 urte zeraman hitzaldirik eman gabe eta pasa den astean izan zen Carballon. Hitzaldian muinera jo nahi izan zuen, sustraien sustraira. Emuneko Marije Manterola eta Txerra Rodriguez han izan ziren eta Txepetx elkarrizketatu zuten. Elkarrizketa irailean emango dute argitara lantalan webgunean. Momentuz, Txepetxek eman zuen hitzaldiaren laburpena eman dute argitara. Artikulua lantalan webgunean izan da lehendabizikoz.

1999an Txepetxek Santiago bidea egin zuen eta Santiagora iritsi. Bidea egiten ikasten dena eta hizkuntza erabiliz ikasten dena bat datoz. Mugimenduaren legea -leku berdinean ez dira bi gau egin behar-, norberaren erritmoa egitea, amaiera arrakastatsua izatea -hasierako helburua aintzat hartzea-. Hizkuntzen bizitzaren legeak Santiagoko bideko legeen antzekoak dira, beraz. Batez ere, lehena: bidea egiten da ibiltzen; hizkuntza hitz eginez egiten da, bizi da.

Euskal Herriarekin izan duen harremanean oinarrituta, Galiziako errealitatearekin dituen antzekotasunak aipatu ditu.

Motibazioa handiagoa zen ezagutza eta erabilera baino Euskal Herrian 70. hamarkadan. Edalontzi komunikanteak dira horiek eta bi hizkuntza mugimendu sortu zituen: helduen euskalduntzea eta umeak euskalduntzeko mugimendua. Horrek urteekin ezagutza igo egin du.

Galizieraren argazkia guztiz kontrakoa zen, EAErekin alderatuz. Baina Nafarroan, aldiz, argazkia antzerakoa zen. Euskara gaztelaniaratzen ari ziren Nafarroan, batez ere prestigiozko jendearekin partez. Erabilera handiagoa zen ezagutza baino eta motibazioa baino. Eta Galizian berdin. Gaztelania ikasi ahala, desertatzen ari ziren: eta gaztelaniaratzeko ereduak eskatu.

Nafarroako herri batean hasi zen irakasle. Eta lehendabizikoz euskara ikasten hasi zen herri horretan. Hizkuntza bizia gura izan zuen erabili, umeek erabiltzen zuten hizkuntzatik abiatuta, ez Bizkaian eta Gipuzkoan erabiltzen zen materiala. Egunero umeek kontatzen zituzten euren amamek kontatutako istorioak. Eta besteek bitartean idazten zituzten istorioak. Gero erabiltzen zen hizkuntza irakasteko: eta bide batez egunkari bihurtu eta alfabetatzea ere gertatu zen helduen artean.

Istorioak oso mamitsuak ziren. Indar handia zuten, bizitasun handia. Baina gero erabili izan diren istorioak ezberdinak izan dira. Ez dute indar hori izan.

Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxiago esateko. Eta hori da arazoa. Zelan lortu euskara bezalako hizkuntzek zeresana izaten jarraitzea eta bakoitzak zer esan behar duen jakitea. Eta hor dauka euskarak eta beste tarteko hizkuntzek gaixotasun nagusia: zelan orekatu berba egitea eta esatea.

Hizkuntza batek oinarrizko zazpi funtzio ditu: horiek guztiak zaindu behar dira hizkuntza bat osasuntsu izan dadin. Baina funtzio horiek euren arau propioak dituzte. Lehendabizi zeintzuk diren defizitarioak jakin behar ditugu. Bigarrenik, denak dira oinarrizko, baina funtsezkoenak oso hiztun gutxiri eragiten die. Hiztun gutxi horiek denbora batean (5-10 urte) sozializatu dezakete araua. Ez da beharrezkoa jende asko egotea hasieran, bai gero, bere momentuan eta bere hierarkiaren arabera.

Elementuak hiru dira: motibazioa, ezagutza eta erabilera. Baina laugarrena zirkulazioa da, hiru elementuen artean, jarraia eta malgua. Eta bosgarrena funtsezkoa da: pertsona da. Zu zara bosgarren elementua, zureganatu duzunean proposamen teoriko eta praktiko hau.

Afrikako herri batek hizkuntza funtzioa nola lortu duen esplikatzen ari da, Galiziak duen beharrari erantzuteko balio duelakoan: maitasunetik, hurbiltasunetik, adiskidetasunetik, laguntasunetik zaildutako hizkuntza da.

Amigas y amigos mios, recuperemos nuestra canción!

euskara, galizia, lantalan, soziolinguistika, txepetx

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude