Txema Larrearen heriotza [hemeroteka]
Txema Larrearen heriotza –
Txema Larrea (1954-2018) idazle eta militante basauriarra pasa den uztailaren 29an hil zen, eta bere heriotzak samin handia sortu du euskaltzaleongan. Besarkada handiena familia eta lagunei.
Jose Mari Larrea Muxika Historia Garaikideko irakaslea izan da azken urte luzeetan EHUn. Bilbon egin zituen kazetaritza ikasketak, eta ondoren Zeruko Argia aldizkariko korrespontsala izan zen. Lan ugari plazaratu ditu, eta horien artean bere doktore tesia izan zen harrera beroena jaso zuenetarikoa: “Euskaldunagoa erroizturik” (Pamiela, 1994). Militante politikoa engaiatua izan zen frankismo garaian, etakidea, eta larriki zaurritua eta espetxeratua izan zen, 1977ko dekretua iritsi arte.
Jarraian prentsan bere heriotzaren harira idatzitako hainbat artikulu bildu ditugu, baita zenbait txio ere.
Lurrak eta haizeak gozo har zaitzatela, Txema. Betiko argia.
- Berria – Txema Larrea idazle eta militantea hil da
- Naiz – Txema Larrea idazlea hil da
- Diario Vasco – Txema Larrea hil da, Axular maite zuen bizkaitar idazlea
- Geuria – Txema Larrea idazle eta militante politiko basauriarra hil da
- Baskinfo – Euskal kulturaren aktibista
- Deia – Recordando a Txema
Txema Larrea hil da. Ikaragarri jakintsua zen, umore zorrotzekoa, eta sekula euskarari buruz irakurri dudan liburu onenaren idazlea. https://t.co/ZSVad0467e
— josu martinez (@josuzinez) July 30, 2018
Txema Larrea euskaltzale suharra zendu da. Doluminik sentikorrenak familiari eta adiskideei.
Berak idatzitako "Euskaldungoa erroizturik" liburua astindu latza izan zen niretzat. Gogoan izan dezagun hona liburuen ondorioak edo Jalgipenak… (1/2) pic.twitter.com/8HSoccsq3A— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) July 31, 2018
LIBURUAK OSORIK
– Ele neumatikoak
– Euskaldungoa erroizturik
– Ixtorio-misterio andana bat
Txema Larreahttps://t.co/JKSQlZ81G2 pic.twitter.com/4eQlIoTq23
— armiarma.eus (@armiarma) July 30, 2018
Lagun min bat joan zitzaigun atzo, #Txema_Larrea. Hirurogeita hamarreko hamarkadan Iruñean elkar ezagutu ginenetik, lankide eta bidaide izan dugu hainbat proiektuetan. Berrogei urteko adiskidetza oparoa.
Adiorik ez, bihotzeko lagun.— Pamiela etxea (@Pamielaetxea) July 30, 2018
Euskal Herrian behar beharrezkoa den jende klasea: apala, jantzia, ibilia, bustitzen dena, zurruteroa, zorrotza, egin eta eragin zalea…ekintzailea, militantea.
Txema Larrea historiak maisu egin du. Eskerrik asko.https://t.co/J1lhLdiagp
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) July 31, 2018
Txema Larrea hil da. Bere ekarpenak Auñamendi/Eusko Entziklopedian https://t.co/m58e3JQmgt
— ramon zallo (@r_zallo) July 30, 2018
Txema Larrea idazle eta irakaslea joan zaigu. Gure doluminak senitarteko eta lagunei.
Goian bego. https://t.co/8WM4OHhudv— Bingen Zupiria (@ZupiriaB) July 30, 2018
1985an Txema Larreak Jakinen idatzitako artikulua: Hogei urteren buruan
Ohore çuri, adisquide min eta cinço!
ARGIAn izkiriatuak aipamen merezi du ere.
https://www.argia.eus/albistea/txema-larrea-argitu-gabe-joan-den-misterioa