Txema Auzmendi Portugaleten

EGUNKARIA auziko  TXEMA AUZMENDI

NOIZ:  Abenduaren 10ean, osteguna, iluntzeko 8etan

NON:  Portugaleten, Nazaret parrokiako lokaletan  (La Florida auzoan)

ANTOLATZAILEA. Harribola Kultur

Abenduaren 14a. hauxe da Egunkaria auziko bost auzipetuen epaiketa hasteko data. Hauetako bat, Txema Auzmendi jesuita, Portugaleten izango dugu epaiketa hasi baino lau egun lehenago, abenduaren 10ean, osteguna. Hurbil-hurbiletik eta lehenengo pertsonan entzun ahal izango ditugu duela ia zazpi urte hasitako gurutz-bidean bizi izandako esperientziak, bizipenak eta sentimenduak.

Udalaren aldetik hitzaldia antolatzeko erraztasunik izan ez dugunez, guztiz kontrakoa baizik, San Jose kalean dagoen (Carlos VIIko botika ondoko autobus-geltokiaren ondoan) Nazareth parrokiako lokaletan (La Florida Auzoan) antolatu behar izan dugu HARRIBOLAko kideok Txemarekiko topaketa hau. Iluntzeko 8etan izango da, esan bezala, abenduaren 10ean, hain zuzen ere Giza Eskubideen Nazioarteko egunean. Egun seinalatua, hainbat eskubide urratu diren jazoera honen inguruan aritzeko. Apuntatu, beraz, zuen agendetan hitzordu hau

Zer duzu buruan “Txema Auzmendi Portugaleten”-ri buruz