Kortxoenea eraitsi dutela salatzeko, lagapena gelditzea erabaki du Txantxarrekak

(Donostiako Txantxarreka gaztetxeko asanbladaren oharra, Kortxoenearen eraisteak Udala eta asanbladaren arteko harremanean eragindako aldaketez)

Txantxarrekako asanblada Donostiako Udalarekin harremanetan izan da azken hilabeteetan, Villa Alegriaren lagapena beste urtebetez luzatzeko. Lagapenaren baldintzak gogortu ditu Udal Gobernuak, negoziatu edo hitz egiteko aukerarik utzi gabe. Hala ere, Txantxarrekako proiektuak aurrera jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigulako erabaki genuen baietz, sinatu egingo genuela. Hala adierazi genion astelehenean Udalari.

Astearte goizean Udalaren konplizitatearekin Kortxoenea ilegalki eta indarrez eraitsi dutela ikusita ordea, ezinbestean aldatu da gure jarrera. Donostiako gune autogestionatu guztiak, eraikinen jabetza edozein dela ere, borroka beraren parte gara. Kortxoenean gertatutakoa guztion kontrako erasoa da. Horrenbestez, aste honetan sinatzekoak ginen arren, oraingoz lagapena ez sinatzea erabaki dugu. 10 eguneko epea jarri badigute ere, ez diegu presioei men egingo. Kortxoeneara begira azpimarratzen duen borondate on hori bera frogatu beharko du Udalak. Bien bitartean, jarraituko dugu Txantxarrekari bizitza eman eta hamaika kolektiboren babesleku izaten, eta prest gaude, denon mesedetan, gune autogestionatuen alde lanean ari diren talde eta proiektu guztiekin elkarlanari heltzeko.

Gune autogestionatuen defentsan:

Kortxoenea Bizirik! Lagunekin bai!

Txantxarrekako Asanblada

Kortxoenea eraitsi dutela salatzeko, lagapena gelditzea erabaki du Txantxarrekak

Txantxarrekak
Kortxoenea, Txantxarreka, Txantxarrekak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude