Txalo zaparrada: Maria Chivite!

Maria Chivite

Sekzio berri hau hastea erabaki dut, filme amerikarretan ikusi ohi ditugun txalo zaparrada epikoak emateko apeta izaten dudalako sarri. Adierazpen eta ekintza jakinak irratian edo egunkarietan irakurtzean, lehen txaloa ematen duen abangoardista horietako bat izateko gogoa izaten dut, daitort. Eta nor egokiago Maria Chivite eta PSN baino, lehen txalo zaparrada jasotzeko. Noan bada.

chivite

Diario de Navarraren lerroburuak dio Chivite Nafarroarentzat eta PSNrentzat berritasun eta esperantza izateko aurkeztuko dela datozen bozetara. Erredakzioan trufa eta barre nahiko egingo zuten, ironia lagun. Chivitetarren leinua aski ezaguna baitugu Nafarroan. Abizen hori eta ordezkatuko dituen siglak berritasun gisa aurkeztea, ezin baitaiteke umore beltza baino izan, alderdiaren etorkizuna bezain beltza. Xantzarik ez du datozen hauteskundeetan ehundaka gutti militante dituen alderdi honek, ezta zortea lagun izanda ere.

 

“Un final agónico de una legislatura pérdida”, dio Chivite andereak, PSNk legegintzaldi galduaz batere erantzunkizunik ez balu legez. Eta gero zart: “Entendemos que la juventud se indigne pero queremos que también se implique”, dio. Ez esan mesedez ez zaizuela txaloka hasteko gogoa sartzen… Eta amaitzeko, bere buruari erronka: “El esfuerzo de todos y el tiempo nos volverán a situar como el referente de todos los navarros“. Negar egiten dut. Tira txalo zaparrada emateko gogoa sartu bazaizue, partekatu sare sozialen bidez. 

chivite, Maria Chivite, nafarroa, psn

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude