«Txaleko hori»en krisialdia

«Txaleko hori»en krisialdia –

«Txaleko hori»en krisialdiaBetikoa eta izaitez merezitua pentsatzen zuten probidentzia-estatua beheiti hasten ikusita, partidu tradizional guzien ezustean, eta, iduriz haietarik erabat aparte, txaleko horiak matxinatu dira Frantzia guzian. Gaizki hartu zuten jadanik Macronek fortuna gaineko zergaren kentzea, bainan, transizio ekologikoaren izenean eginbeharreko eregailuaren gaineko tasen emendatzea gehiegi izan zaie, sua piztu da bapatean.

Alta, gauza jakina da Frantziak gehiago kontsumitzen duela ekoitzen duen baino. Balantze komertziala defizitaria du. Finantzia defizita haunditzen ari zaio urtero. Urtero mailegu berriak egin behar ditu, herri arteko diru-merkatuan, ziloa tapatzeko eta aurreko maileguen etekina ordaintzeko.

Desilusioarekin alderatuta, hau guzia abstraktuegia da txaleko horien zintzo portatzera konbentzitzeko.

Oso zaila izanen zaio Macroni Frantzia berritz finantzia orekara eremaitea, oso zaila izanen zaiolako horretarako beharrezkoa den,  gehiengoaren adostasuna lortzea. Izan ere, Herri haundia eta heteroklitoa da eremuz eta jendez, horrengatik elgarren arteko lotura eta doakion erantzunkizun zentzua ahuldu dira.

Horrela, adibidez, Marseille ipar auzoetako jende xehe batzuek kutxa sozialak arpilatzen dituelarik ahalgerik gabe, «ile de France»ko familia aberats batzuek ahalgerik gabe dirua finantzia parabisuetan ezkutatzen dute zerga gutiago ordaintzea gatik. Beharbada, berdintsu izango da beste herri zenbaitetan bainan frantsesek besteek baino gehiago idolatratzen dute beren estatua, besteek baino gehiago espero dute haren ganik. Horrela heziak, endoktrinatuak, ohituak dira tipitik.

Beharbada, txaleko horien krisialdi honek, aterako denaren araberan, inportantzia ukan lezake Frantziak euskaldunen eta beste kolonisatuen aldera duen politikan, bai ta, hauexek estatu frantziarra ikusten duten moduan.

Zer gerta ere, gure Herriaren etorkizuna guri dagokigu.

«Txaleko hori»en krisialdia

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

12 pentsamendu “«Txaleko hori»en krisialdia”-ri buruz

  • Ni zearo pozten naiz,hemen etsaitzak hartu dituzte segituan ezkerreko zein eskuinekoek, ezkerrekoak faxistak direlakoan eta eskuinekoek mesfidantzaz. Baina hauen 25 eskaeren zerrenda ikusita eskari gehienekin ados ez egotea zaila da, gutxi batzuekin ados ez bazaude ere. Bere osotasunean hartuta herri xehearen matxinada da, ez ezkerretik noski, izan ere stablishmentak ideologia “progre” (globalista izatez) nagusitu duenean stabishmentaren aurka joatea “faxista” izatea da, euren euskakizunetako batzuekin ados egoteak (inmigrazioa kontrolatu, ideologia eskoletatik atera kalitatezko hezkuntza eskeiniaz……etab) automatikoki “faxista” bilakatzen zaitu.
    Beste eskakizunak, pentsioak babestu eta igo, aberatsei zergak igotzea (Makron globalistak kendu zuen hau), babes sozialera diru gehiago dedikatu babes sozialaren izenean estatuaz bizi diren ONG ei kenduta………eta
    Egia esan, printzipioz ados nago eta zearo pozten naiz, naiz eta beti daukagun benetan atzean nor dagoenaren duda,urte hauetan pasa den guztiarekin eta ikasi dugun guztiarekin badakigu askotan otsoa ardi larruz mozorrotzen dela, eta mugimendu askoren atzean gutxien susmatzen genuena dagoela………baina.

    Irudiak ikusita argi ikusten da gaurko paradigma berria, gaur Globalistak VS Abertzaleak omen da……..eta berriz, irudiak ikusita ez dugu globalistek asmatutako ikur edo banderarik ikusi, bai ordea Frantziako bandera, iparraldean kurrina ere, eta asko ikusten dena leku guztietan gure lagun bretaniarrena.

  • Barkau, Ikurrina idatzi nahi nuen.

  • Beñat Castorene 2018-12-09 17:53

    Ez dut uste txaleko horien gehiengoa ados litzateke programa honekin nun ez hausnarturiko espant asko dauden.
    Izan ere , haientzat alde zinpatikoak eduki arren, ez da egun batetik bestera aplikagarria kaosa ekonomikoa eta soziala sortu gabe. Edo bestenaz, boterera iristeko eta neurriak aplikatzeko, behar lukete diktadura iraultzalari bat 1790ean bezala.
    Ez dut uste txaleko horien gehiengoa horrentzat prest litzatekeenik.
    Nahiz ez den sailka erraz, ez eskuinekoa eta ez erabat ezkerrekoa ere, programa hau politisatutako (nun?) talde politiko tipi batek idatzia izan liteke.
    Ez ote da asko aipatzen den populismo horren muturreko forma bat?
    Kurios nintzateke jakiteko zer dioten Euskal herriaren autodeterminazioaz, eta, gu kapaz ginatekeen aukeraz baliatzea gure herria askatzeko.
    Izan ere, seguraz ere, kaosa segituan heda litzateke auzo herrietara

  • Beñat Castorene 2018-12-09 20:28

    Lehenik “…kaosa segituan hedatuko litzateke auzoko herrietara…” idatzi behar nuen
    Gero Txaleko horien delako “hitzarmenean” zer ikusten dugu:
    4.artikuluan 5 milioi apartamendu (HLM?) eraiki nahi dituztela, besteak beste, ” ekonomia suspertzeko eragindako kontratatzeei esker”
    24.artikuluan iduri du murriztu nahi dutela imigrazioa “zibilizazio krisi”a ez areagotzeko.
    Ez dakit ordea nola eginen duten batimenduko enpresek errumaniarrak eta portugesak tira ahala kontratatzen dituztenak. Diotenez frantziarrek ez dute egin nahi eskaintzen duten lana sobera zaila eta ez aski ordaindua litzatekeelakoan.
    Laneko polizia beratu beharko dute langabetu frantziar alferrak ohetik ostikoka ateratzeko…

  • Beñat Castorene 2018-12-09 20:32

    Laneko polizia bat beharko ote dute langabetu frantziar alferrak ohetik ostikoka ateratzeko?

  • Beñat Castorene 2018-12-11 22:46

    Barda, bere telebistako ponentzian Macron agertu ta umil azalean ( aitortzen du bere hitzen gatik jende batzu zaurtu izana) eta irmo barruan ( lehenik ordre errepublikarra berrezarri behar du)
    Errekonozitzen du bizitza gogorra dela pobreenentzat eta haientzat hamar miliar euroko esfortzu bat proposatu du, oso guti dena txalet horien esperoen eta exigentzien aurrean, eta, asko edo gehiegi dena Europak finkatutako arauak errespetatzeko.
    Konfliktua ez da bukatua.

  • 4. Artikuluarekin ez nator bat, izan ere babes publikoko etxebizitzak eraikitzeak ez du besteen prezioa jaixten gurean frogatu denez.
    Beste artikulu batzuekin ere ez nago ados.
    24.Garrena inmigrazioarena adibidez Youtube kontsultatuaz 3. edo 4. generazioko inmigranteak ere babesten dutela ikusi dezakegu, eta behar ekonomikoaren gainean, gure ekonomiak kanpotik ekarritako zein barruko esklabuak behar dituela badakigu, baina gehiengoa ez dago ados inmigrazio politika honekin.
    Soldatak igoaz jendeak lan egingo du, soldata duinak zeudenean bezala,eta ez dira kanpotik esklabuak inportatu beharko.
    Dirua ote dagoen? Kuriosoa soldata duinak, pentsioak edo edozer eskatzean gobernuek eta enpresek dirurik ez dagoela diote, baina aldiz enpresek akzionistak erakartzeko orduan zembat milloi irabazi dituzten argi uzten dute.
    Gobernuak eta udalek antzeko, herriak bearrezko baina ohiko zerbitzu (ez glamurosoak) , laguntza, segurtasuna, pentsioak, soldata duinak eskatzean, ez omen dago dirurik,baina gero milloiak gastatzen dituzten euren ideologiaren aldeko diren ONGetan, inork eskatu eta behar ez dituzten edifizio, infraestrukturetan edo “kultura” deitutako interes gutxi duten eta garestiegi diren proiektuetan.

  • A eta hona hemen EUSKAL txaleko horiak ikurrina abertzaleekin.Hori bai, telebista frantsesean.
    https://www.youtube.com/watch?v=kTD-DIUPetc

    Les Gilets Jaunes bloquent les camions à Biriatou (Pays basque)

  • Beñat Castorene 2018-12-14 19:17

    Landarek seinalaturiko testua egiak ere erraiten ditu lehengoko ML erretorika batean.
    Artetik erraiteko “Proletarioaren diktadura”k ere sarraski ederrak egin ditu Estatu inperialistek bezala. Ez ote?
    Txaleko gorrien taldea hainitza, adibidez asko merkatari eta funtzioanrio tipi…
    Langile burgesia bat dago Frantzian ere nazio arteko enpresa haundietan eta ez dirudi txaleko horien alde direnik.
    Ezdakit egileak zer sartzen duen “Euskal Herri langilea” izenpean, adiera eduki zabalekoa den edo hertsikoa. Herri langilea gure Herriaren ehuneko zenbat da?
    Bestetik langile klasak inportantzia haundia baldinbadauka Herriarentzat, bainan, kontuz ez da sekulan idolotzat hartu behar.
    Milesker Landare.
    Izan ere barnean gehienak errespetagarriak badira, asko badira ere inperialismoarekin edo gure bi nazio zapaltzaileekin aliatuak.ekonomikoki eta ideologikoki.

  • Beñat Castorene 2018-12-14 21:25

    Barkatu bainan zuzendu behar nuen tarapataka egindako aurreko iruzkina:
    Landarek seinalaturiko testuak egiak erraiten ditu lehenagoko “ML” erretorika ulergarri batean.
    Ez du erraiten “Proletarioaren diktadura”k ere sarraski ederrak egin dituela Estatu inperialistek bezala. Ez ote?
    Txaleko gorrien taldea hainitza da, langileez gain, asko jubilatu, merkatari eta funtzionario tipi…
    Ala egileak denak langile sailkatzen gaitu?
    Langile aristokrazia bat dago Frantzian ere nazioarteko enpresa haundietan eta ez dirudi txaleko horien alde denik.
    Ezdakit egileak zer sartzen duen “Euskal Herri langilea” izenpean, adiera eduki zabalekoa den edo hertsikoa. Herri langileak gure Herriaren ehuneko zenbat ordezkatzen du?
    Bestetik langile klaseak inportantzia haundia baldinbadauka Herriarentzat, iduritzen zait ez dela idolotzat hartu behar.
    Izan ere barnean gehienak herriaren alde badira, asko badira ere inperialismoarekin edo gure bi nazio zapaltzaileekin aliatu direnak ekonomikoki eta ideologikoki.
    Milesker Landare testua erakutsirik.