Twin Melody ordiziarrak La Resistencia saioan

Twin Melody ordiziarrak La Resistencia saioan –

Twin Melody ordiziarrak La Resistencia saioan

Twin Melody ordiziarrak egon dira David Broncano aurkezle duen “LaResistencia” saioan. Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak abeslari, aktore eta sareetako izar gazte dira, A ze banda lehenengo edizioko irabazleak izan ziren, Telecincoko Caza Stars eta ‘Go!azen 3’tik oso ezagun bilakatuz. Mundu osoan ia 12 milioi jarraitzaile dituzte tiktok/@twinmelody, 1,5 milioi youtube/2ndMelodyy-en 9 mila entzule hilabetero open.spotify guneetan, twitter, instagram, etab. Idiazabal gazta bat eman diote Broncanori, olentzero, tontolapiko eta biki melodikoak hitzekin jolastu euskaraz, koordinazio harritzekoa erakutsi eta “Momentos soña2” euren liburua aurkeztu dute. Gustora aritu dira eta parre dexente egin dute elkarrizketan zehar, Monica euren amak ere izan du partehartzea publikotik ahizpen jaiotzaren azalpenak ematen. Tiktok batekin bukatu dute. Hemen 20 minutuko elkarrizketa ikusi nahi baduzu.

+

Duela 3 urte

Juju On Dat Beat – TWINS DANCING! #TZAnthemChallenge – TWIN MELODY – 34 MILIOI ikustaldi

Twin Melody ordiziarrak La Resistencia saioan