Tutoreus, aplikazioen tutorialak euskaraz

Sarean hainbat aplikaziori buruz euskaraz dagoen tutorial falta ikusita webgune bat garatzea erabaki duen taldea da. Haien helburua, aplikazio hauek ikasi nahian dabiltzan pertsonei tutorial interesgarriak plazaratu eta beren burua promozionatu nahi dutenei, elkar ezagutzeko gune bat sortzea da. Horretarako, pixkanaka-pixkanaka, tutorialetarako gaiak eta tresna berriak proposatzen eta gehitzen joango dira.

Komunitatea indartzen doan heinean, bestalde, gero eta erraztasun handiagoak eman nahi dituztela diote bakoitzaren lan pertsonalari hauspoa emateko. Norbanakoak egindako tutorialak ere zintzilikatuko dituzte, beraz, eta beraiekin harremanetan jarri ez gero, eman beharreko pausoak azalduko dizkizute.

Hona hemen lehenengo tutoriala:

Sare sozialetan ere jarrai ditzakezu: @tutoreus_info / Facebook

Informazio gehiago: tutoreus.com