Independentzia aldarria ala turuta jotzen?

2277465449_a455c4e828Jose A. Del Moral bizkaitarra, ekintzaile handia da Interneten. Tartean egon da, esaterako Alianzo eta Metroo esperientzietan eta Cyber Euskadi gunean zer esanik ez. Ahots zalapartaria da berea administrazioa eta ekonomiaren joan-etorriak begiratzeko orduan, Bizkaia aldean, batez ere. Euskaltasuna, baina, urrutiko intxaur baizik ez da izan beti haren idazkietan. Atzo, ordea, independizatu behar ote dugu? izeneko artikulua argitaratu zuen. Turuta jotzen ala serio ari da?

Ezin ukatuko zaio Del Morali ausardia faltarik. Sarritan egin ditu artikulu deigarriak, batez ere Administrazioaren gardentasun eza salatzeko orduan, nola EAJ Lakuan zegoenean eta baita orain ere, Lopezen garaietan.

Halako gailurrera ez zen sekula iritsi, ordea. Beti ukan du ikuspegi zorrotza ekonomiaren azterketarako, oso maiz iruditu zaigu ultraliberala dela bere pentsamendua, saltoki handietako ordutegien eztabaidan erakutsitakoa, esaterako.

Baina orain harrituta gaude independentziaren galdera bere ahotan ikustean. Hobeto esanda, bere blogean irakurtzean.

Serio ari ote da honakoa dioenean?:

“Tenemos las cajas más solventes (aunque la Caja Laboral parece ser caballito blanco y nadie la audita), el sistema fiscal más fuerte y la economía que más crece y que menos parados tiene en toda España. Sin embargo, el Gobierno Vasco tiene problemas para emitir deuda y, a la hora de vender fuera, nuestra imagen en el exterior se ve contaminada por la del conjunto del Estado. A lo mejor ha llegado la hora de plantearse la independencia, pero no por razones sentimentales sino meramente económicas.

No lo tengo muy claro. Creo que somos más fuertes dentro de un Estado grande que en solitario, por mucho que hagamos mejor las cosas que el resto de comunidades autónomas. Lo que sí habría que plantearse es si no nos conviene más pegarnos a Francia que a España. Veo más prosperidad para una Euskadi asociada a un país fuerte que tal y como estamos ahora. ¿Pero cuántos vascos dominan el francés o el alemán?”.

Honi esaten zaio “ikuspegi praktikoa izatea”, ez da hala? Hizkuntza eta kulturaren defentsarik egin beharrik gabe, hara hor abertzaletasun berriaren muina: xoxa.

 

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Independentzia aldarria ala turuta jotzen?”-ri buruz

  • Asteburuetan dendek irekitzeko eskubidea eskatzea ez da “ultraliberala”, liberala baizik.

  • nik nire herria, kultura eta hizkuntza maite ditut, guztiaren gainetik eta gure herriaren independentziaren alde nago. Baina gauza bat esango dizuet, Euskal Herriko egoera oso bestelakoa izango balitz, hau da, gure bankuetan xoxik ere ez balego, langabezia tasa beldurgarria balitz eta urtez urte aurrera baino atzera egingo bagenu, zer esango dizuet, aizue, hobe Espainia barruan kili-kolo egotea baina tiraka, aske eta zeharo izorratuta egotea baino. Gauza ez baita askatasuna bai ala ez, baizik eta nola. Zorionez, egoera soziekonomikoa gure alde dago. Orain azken bultzadatxoa besterik ez zaigu falta.