Tumatxa!

Zenbait “too much”:

1-Iruñeko Alkartetxea:

Menua gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez… eta euskararen arrastorik ez.

Alkartetxe orokorra

Alkartetxe menua sp Alkartetxe menua ing fr

“Kataluniaren bideari segitu behar zaio”: Bai, mesedez! Lehenbailehen!

2-Triodos Bank, banku etikoa

Iritsi da Banku Etikoa Iruñera! Eta ikusten denez, etikak ez du zerikusirik indigenen hizkuntzak erabiltzearekin. Erakusleiho handi-handia du, eta dena erdara hutsean.

Triodos handia

Triodos txikia

3-Gure liderren azkeneko liburuak

Uxue Barkos  Elorrieta Ibarretxe Tiempo luces

Argien aroa

Denak erdaraz, eta “Argien aroa”, erdarazko edizioa baino hilabete geroago argitaratua.

Gure liderrak… Gureak egin du.

4-“Guk zergak Nafarroan pagatzen ditugu…”

Zergak

…zure erkidegoaren onerako”. Inork ikusi al du kartel hau euskaraz? Erantsi zezaketen: “Nosotros nos olvidamos de una lengua de nuestra comunidad” (“Gu gure erkidegoko hizkuntza batez ahaztu gara”).

alkartetxea, banku etikoa, euskara, eusko alkartasuna, gure liderrak, Iruñea, iruñeko alkartetxea, kataluniaren bidea, liburuak, merkatariak, nafarroa, Triodos, tumatxa

7 pentsamendu “Tumatxa!”-ri buruz

  • @intxaursaltsa 2013-09-05 18:02

    Bitoria-Gasteizko alkartetxean beste horrenbeste; San Prudentzio kalean egiaztatu dezakezue. Eta Algortakoan (Getxo) esperientzia txarra bizi izan nuen orain urte batzuk tabernariari euskaraz egitearren. Doazela pikutara halako ‘euskaltzaleak’ eta ‘abertzaleak’!

    • Kaixo, @Intxaursaltsa!

      Niri ere antzeko zerbait pasatu zitzaidan Iruñeko Alkartetxean (ez dakit gaur egungo zerbitzari berak diren). Erronda bat eskatzen hasi, “Bi garagardo…” eta horraino ongi zerbitzatu zidan, baina hortik aurrera moztu eta esan zidan: “Pero a ver, ¡qué quieres!”.

  • Aupa Naparroan!

    Interesgarriak benetan zeure artikuluak, segi horrela!

    Euskara kontsumitu, eskatu eta horrelakoak salatu behin eta berriro ea euskal(gutxitan)dun askoren buruak lotsatzen diren.

    Aurrera txo!

  • Earkigatxik 2013-09-05 20:27

    Ez da berdin berdina, baina Bilboko ustezko txosna “progre” batean handi, handi “OGITARTEKOAK – BOCADILLOS” eta beste usteko “abertzale” batean “ELKARBIZITZA – CONVIVENCIA” ikusteko ere jaioak gara!!! Norentzako zen gaztelerazko itzulpena?? solomo usaina igartzen ez zuenarentzat?? hori da hizkuntza zapalduaren alde egitea??

  • Injinieruak 2013-09-08 16:14

    Negar eta aieneen kontrako komando iraunkorrekok esango luketen bezala, penaz aski!
    Eta jarraian injinierunuklearren formula infaliblia: Alkartetxekoek euskeraz egin behar dute, Arnaldok, Juanjoxek, Xilbeirak, Uxuek eta bestek liburuk euskeraz idatzi behar ditue. Triodosekok euskaraz eman zerbitzua, eta hola-ta-hola. Arazo potoloai soluzio radikalak!

  • Injinieruak-endako 2013-09-09 01:14

    ‘Radikala’ izatea begitantzen zaizu errespetatu gaitzaten eskatzea? Are abertzale eta euskaltzale direla pregonatzen dutenek bederen errespetatu gaitzatela eskatzea? Gutxienez ez gaitzatela iraindu, gutxietsi… eskatzea. Negar egitea dela begitantzen zaizu? Benetan?

  • Injinieruak 2013-09-09 10:27

    Motel… salaketa eta negar egitea desberdintzen ez dakitenei luzatutako txantxa zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude