Trukerako erabiltzen gaituzte!

Trukerako erabiltzen gaituzte! –

Pasa den ostiralean Donald Trump AEBko presidenteak jakitera eman zuen Europako Batasunarekin haragi sektorearen inguruko akordioa lortu zutela. Hau da, AEBtan ekoiztutako haragiari ateak zabaldu dizkiola Europako Batasunak, beste behin ere abeltzain europarrak trukerako txanpon gisa erabiliz.

Trukerako erabiltzen gaituzte!AEBk mehatxu egin zuen Europako autoei arantzelak jarriko zizkiela eta horri erantzunez, Europako Batasunak ateak zabaldu dizkio AEBtako haragiari. Estatu Batuetako haragiak ez du Europan erabat arautatu dugun animalientzako ongizate neurririk, osasun neurririk, trazabilitate zorrotzik bete behar. Nahiz eta, hormonatutako haragiari mugak jarri dizkioten akordioan, animalia jatorriko elikagaiak eman dakizkiokete estatubatuarrek beren abereei Europan behi eroen kasuak jazo ondoren debekatu zena.

Trumpek bere txio ospetsu horietako batean argi adierazi du AEBtako abeltzain eta nekazariak “hamaika modutan babestu eta defendatuko” dituzela, Europako Batasuneko agintariek gu ez bezala.

Arduragabekeria itzela da akordio hau. Ahoa betetzen zaie nekazaritza eta abeltzaintza estrategikoak direla esanez, baina ez zaie axola ez lehen sektorea, ezta europarren osasuna, ezta ongizatea ere.

Gainera, ezkutuan egin dute akordioa. Urte asko dira abeltzaintza eta nekazaritza era hauetako akordioetatik kanpo uzteko eskaera egin izan duguna Europako baserritarrok, baina beste behin ere kromoak txandakatzen diren bezala erabili gaituzte.

Euskal Herritarrei ohartarazi nahi diegu, zuhur eta argi ibil daitezen ahora daramaten produktuaren jatorria eta egiteko era zein den begiratzerako orduan. Elikagaiak erosi eta jatea inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatzen ari da hamaika arrazoiengatik: lotura zuzena du norbere ingurumena zaintzearekin, norbere osasuna zaintzearekin, norbere herriaren etorkizunarekin.

Bertako produktuak kontsumitu!

.

Gipuzkoako EHNEk

Trukerako erabiltzen gaituzte!

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna

Zer duzu buruan “Trukerako erabiltzen gaituzte!”-ri buruz

  • “Bertako” produktuak kontsumirtu bai.
    Hala ere izan gaitezen gardenak,eta argitu zer den Bertakoa:
    Bertako pentsuak?, lurrari lotutako ekoizpena ala porlanari kateatutakoa? .Goazen pixkat sakontzera, axalkeritan kamuflaturiko amarrurik gabe.