"Tristea da, baina espetxean zerbait lortzeko gose greba bat egin behar duzu"

Audio: Elkarrizketa Edurne Kanpionekin 

Mikel Almandoz eta Jon Gonzalez euskal preso politikoek 14 egun bete dute gose greban. Borroka berri hau pizteko arrazoia oso argia da: exijitzen dute komunikazio eskubidea betetzea. Tarasconen astero dituzten bisitak egun batean egin ahal izatea eskatzen dute. Izan ere, hau Frantziako espetxeetan egiten da, eta horrela presoen senideek egun batean egin ahal dituzte bisitak denbora bikoiztuz. Beste modu batez, sakabanaketaren ondorioz, ezinezkoa litzateke astero dituzten bi bisitak burutu izana.

Aitatasuna bermatu

Bestetik, Mikel Almandoz bere alaba adin txikikoak ikusteko aproposak diren bisitak egin ahal izatea ere exijitzen dute gose greba honekin. Gaur egun Mikel Almandoz alaba ikusten du bisita arruntetan. Frantziako espetxeetan ume txikiekin egoteko gune bereziak prestatzen dira, non aita edo ama bere seme-alabarekin egoteko eskubidea du, eta gune hauetan jostailuak eta marrazteko tresnak daude. Edurne Kanpion azaldu duenez, elkartasuna Tarasconen dauden Korsikako preso politikoetatik eta preso sozialen eskutik ere iritsi da. Bihar asteartean plante bat burutuko dute Mikel eta Jonekin elkartasunez. Bestetik, asteburu honetarako Burlata, Atarrabia eta Santurtziko bizilagunek elkartasun martxa antolatu dute. Ostiral gauean Tarasconera abiatuko dira, eta larunbat goizean iristeko asmoa dute. Kontzentrazio bat egingo dute espetxearen aurrean eta Tarascon herrian bertan herritarren artean informazioa banatuko dute.

Mikel Almandoz euskal preso politikoa

Irudia | Mikel Almandoz euskal preso politikoa | Apurtu.org | Creative Commons By SA