Trikitixaren tonalitateak lehen eta orain

Donostiako Euskal Jaien egitarauak, Inpernuko Poza Trikitixaren XIII. Jardunaldiak hartuko ditu bere baitan, “Trikitixa jotzeko tonalitate ezberdinak lehen eta orain” gai hartuta.

“Garai bateko jotzeko moduari erreparatzen badiogu eta gaur egungoarekin alderatu, hainbat ezberdintasun daudela konturatuko gara” irakurri dugu Trikitilari Elkartearen webgunean. “Horietako bat tonalitatea da, eta horrek sortzen dizkigun kezkak asetze aldera, gai honi erantzuna ematen saiatuko diren itzal haundiko trikitilariak gonbidatu ditugu aurtengo jardunaldietara”.

Jardunaldiak irailaren 10 eta 11n izango dira Udal Liburutegiko Sotoan, iluntzeko 19.30ean.

Trikitixaren tonalitateak lehen eta orain

Argazkia: Xabi Otegi.

Bi hitzordu

Irailaren 10ean, ostegunez, Iker Goenagak hitzaldia emango du galdera hauen bueltan:

  • Instrumentuek berez, ez dute ezer jotzen…
  • Instrumentuaren kalitateak, jotzeko modua baldintzatzen du?
  • Soinu txikiarekin, gaur egun, zenbat tonalitate erabiltzen ditugu?
  • Zergatik? Zenbat erabil genitzake?
  • Lehengo trikitilariek , soinu txikia hobeto ezagutzen ote zuten?

.

Eta irailaren 11n, ostiralez, mahai ingurua izango da Iñaki Garmendia “Laja” eta Joseba Tapia trikitilarien partaidetzarekin, Iosu Arrizabalaga “Izer” gidari dela.

“Garai bateko trikitixa jotzeko moduaren adierazle gonbidatu dugu Laja. Elgeta eta Sakabiren ikasle izan zen trikitilari honek haiengandik jasotako jotzeko moduak esplikatuko dizkigu. Aldaketa etorri zenean berriz, zuzen-zuzeneko protagonistetako bat izan zen Joseba Tapia, aurrekoena jasotzeaz gain tonalitate berriak jorratuz bere ibilbide propioa egin duen trikitilaria”.

 

Trikitixaren tonalitateak lehen eta orain

euskal jaiak, Inpernuko Poza jardunaldiak, trikitixa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Trikitixaren tonalitateak lehen eta orain”-ri buruz

  • Aupa, albiste hontan erabiltzen ari zareten irudia nik egindako argazki bat da. Hemen duzue nere Flickr kontuan: https://www.flickr.com/photos/xomorrito/6590203331
    Asko poztu naiz nere argazki bat hemen ikustean, horretarako jartzen bait ditut Creative Commons lizentziarekin, edonork (ia) libreki har eta erabil ditzan. Eta “ia” hori aipu txiki bat besterik ez da, aitortza txiki bat bazter batean. Ez dut uste gehiegi eskatzea denik.
    Milesker argazkia erabiltzeagatik, baina zaindu detailetxo hori, ados?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude