Trebiñuren hitza errespetatu

Trebiñuren hitza errespetatu

Trebiñuko Konterriaren historia luzea bezain gorabeheratsua da. Urte luzez jauntxo eta erregeek euren interes pribatuen mesedetan erabilitako truke lurraldea daukagu. Opari edota guda-sari moduan erabilia izan da Arabaren bihotzean aurkitzen den lurralde berezi hau; eta horrek, bere garapen historikoan eta sozioekonomikoan ez ezik, gaur egun ere oraindik bere ondorio biziak eragiten ditu herritarrongan.

1978an Espainiar Estatuak bere baitan bizi zituen nazio gatazkei aterabide demokratiko bat eman ordez, marko demokratikoa ezetzi eta Espainiako Konstituzioren bidez herri zapalduoi gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko aukera ukatu ziguten.

Izaera antidemokratikoan oinarritzen den Espainiar estatuak Trebiñuko konterriari patu eta etorkizun berdina besterik ez dio eskaini. 1983ko Gaztela eta Leongo estatutuan onartutakoaren laguntzarekin, Trebiñuko herritarroi Trebiñuren etorkizunaren inguruan modu askean erabakitzeko bideak itxi zizkiguten.

Trebiñuren hitza errespetatuErregimen frankistaren oinordekoek beraz, herritarron hitza eta nahia ez errespetatzeko baldintzak eta trikimailuak sortu zituzten. Hala ere Trebiñuko Herria ez da inoiz geldirik egon; borrokan ibili da urte guzti hauetan, dinamika herritar ezberdinak martxan jarriz (herri galdeketak, kanpainak…). Herri mugimendua eztabaida politikoa mahaigaineratzeko eta herritarroi hitza emateko ezinbesteko eragilea izan da. Espainiar instituzioetatik ordea, ukazioa besterik ez du ezagutu Trebiñuk.

Bada garaia Trebiñu eta trebiñutarrek bizi duten borrokaren aitortza ematea eta elkartasuna lau haizetara zabaltzea; arabar guztion bultzadaz soilik lortuko baitugu kanpo eskuartzeei aurre egitea eta bizi dugun blokeo egoera desblokeatzea.

Horregatik, herritarron erabakia gauzatzeko bide guztien alde egiten dugu Arabako gazteok eta erabat gaitzesten dugu bide horren kontra Espainiar estatuak darabilen makinaria burokratikoa. Inposizoaren aurrean, gaurdanik arabarrok gure lurralde antolaketaren inguruko erabakiak gauzatzen hasteko unea. Gurea da hitza eta burujabetza!

.
Euskal Herrian, 2016ko Abenduaren 6an
Trebiñuren hitza errespetatu