Tratu txarrak lehen, etxegabetua orain

Tratu txarrak lehen, etxegabetua orain-

Gotzon Hermosillak Berrian

Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bat etxegabetu dute, eta pisua tratu txarrak emateagatik kondenatutako gizonaren esku utzi, Bilboko Abusu auzoan. Auzokideak kaleratzea galarazten saiatu dira.

Euria goian-behean ari zuen Abusu auzoan (Bilbo). Aurreikusita zegoen 08:30ean auzokide bat eta bere familia etxetik kaleratuko zutela, eta Batu Elkarlaguntza Sareak eta Abusuko Auzo Elkarteak ordu horretarako deialdia eginda zuten, etxegabetzea gelditzen saiatzeko. Auziaren inguruabarrak aztoragarriak dira oso: kaleratu behar zuten emakumea tratu txarrak pairatutakoa da, senar ohiaren kontra salaketa jarri zuen, eta epaileek gertaerak frogatutzat eman eta gizonezkoa kondenatu egin zuten, inoiz espetxera sartu ez bazen ere. Orain, emakumeari etxebizitza kendu eta haren erasotzailearen esku jarri behar dute.

Duela urte batzuk notarioaren aurrean sinatutako dokumentuan du aferak jatorria. Kontratu haren poderioz, emakumeak dirutza ordaindu zuen eta etxebizitzaren jabetza bere gain hartu zuen, baina orduko senarrari etxebizitzaren ustiapena lagatzen zion.

joaqui

Orain, senar ohiak etxea erabiltzeko eskubidea erreklamatu du, eta epaileek arrazoia eman diote. Hortaz, Joaquik -hala du izena emakumeak; abizenik ez dute jakinarazi-, alabak eta bi bilobek etxea utzi beharko lukete gizonaren esku uzteko, baina etxebizitzak emakumearena izaten jarraitzen duenez, hark hartu beharko lituzke bere gain komunitatearen gastuak eta bestelakoak.

«Argi dago zer egoeratan sinatu zen akordio hura», esan dute Batu Elkarlaguntza Sareko kideek; «Joaqui tratu txarrak pairatzen ari zen, eta manipulazioa eta parekidetasunik gabeko botere harreman bat zegoen haien artean».

 

 

Tratu txarrak lehen, etxegabetua orain

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude