Torturak ohiko eta baleko, dio Guardia Zibilak

Torturak ohiko eta baleko, dio Guardia Zibilak –

Manuel Pastrana Guillan elkarrizketatu du TV3 kateko FAQUS, Preguntes Freqüents saio sonatuak. Albaceten jaioa, gizona Guardia Zibila izana da eta, berak dioenez, bi urtez  baita ETAko kide ere, erakundean infiltratua.

«ETAren kontrako guda gogorra izan zen, odoltsua, eta sarri askotan, baita zikina ere» adierazi eta, torturak ohikoak izan direla aitortzeaz gain, ontzat eman ditu.

Tenienteorde torturatzaileak dioenez, ETAkideak laguntzen zituzten senar-emazte batzuk ezagutu zituen Behobian, eta beraien bidez lortu zuen erakundean sartzea, 23 urte zituela.

TV3ko bideoan, kontu honetaz gain, GAL ere hartzen du ahotan, Felipe Gonzalez boterera heldu zenerako martxan zirela esateko. ETAren kontrako borrokan, «modu batzuk legalak eta beste batzuk ilegalak ziren, baina niretzat ez dago ezberdintasunik, kontua ETArekin bukatzea zen, eta lortu genuen».

Torturei dagokionez, «ezertaz» damutzen ez den gizonak -egindako guztiak berriro egingo lituzkeela dio-, ohikoak zirela aitortzen dio Laura Rosel elkarrizketatzaileari; ezin du ahoan marrazten zaion irribarreari eutsi «euskalduna biguna da, apur bat astinduz gero dena kontatzen du» harro adierazterakoan. Guztia nazka eragiterainoko inpunitatez esana.

Hemen duzu elkarrizketa osoa.

Torturak ohiko eta baleko, dio Guardia ZibilakTorturak ohiko eta baleko Torturak ohiko eta baleko

2 pentsamendu “Torturak ohiko eta baleko, dio Guardia Zibilak”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-07-02 10:00

    Zentsuratzaile fina! El prenda, el peluquero, el guardia civil, el militar y dos que ni se sabe. Ala! Todos a San Fermines!

  • Eta horrelakoetan ez al dio Estatuko fiskaltzak ikerketari ofizioz ekin behar?