Tolosako I.Alardea eta egun pasa

Tolosako-alardea-posterra

Zumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako bataila oroitzeko Tolosako I.Alardeaz gozatu eta garaiko Tolosa herria ezagutzeko. 

EGITARAUA eta IZEN-EMATEA (Izen-emateko azken eguna Ekainak 10, ostirala. Plaza mugatuak!)

Ekainak 12, Tolosa

10:45 
 
  Bisitari eta Museoaren arduradunen bilkura Nafarroako zubian. Ramón Labayen eta Jose Antonio Recondok “Tolosako batailaren” azalpena egingo digute. Idiakez jauregira (Kasinoa) bisita eta hamaiketakoa.
12: 00  
  Musika eskolaren aurrean ikuskizunaren hasiera: arma ikuskatzea, desfilea eta ariketak Triangelu plazan.
13: 00  
   “Gasteizko bataila” edo “Wellingtonen garaipenaren” interpretazioa eta koreografia Nafarroako zubian.
14: 00  

 Tropen azken desfilea.
15: 00
  Alardearen partaideekin herri bazkaria Berdura plazan. 45 musikariek giroa berotzen lagunduko dute. (Menua: Foie eta entsaladilla errusiarra, Itsaski pastela, Masailak saltsan, Teilak eta zigarroak, Ardoa eta likoreak)
17: 00  
  Bisitaldi gidatua Antxon Bandres eta Emilio Latorreren eskutik. Tolosako alde zaharreko plaza eta kaleetatik egingo da bisitaldi gidatua, frantsesadan garrantzitsuak izan ziren eraikinetan arreta jarriz.

Prezioa:

 35 €.  Azalpenak, hamaiketakoa, bazkaria eta bisita gidatua barne.

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.