Tolosako erasoa emakume bati eta ZENTSURA

gernika hilketa errumaniarBeste eraso bat emakume bati. Beti bezala, protesta egin behar dugu. Emakumeok ezin dugu erasoak jasaten jarraitu.

Ez da feministen borroka bakarrik, baita (euskal?) jendarte osoarena ere.

 

Baina zer dela eta ezkutatu erasotzailearen jatorria? Zergatik ezkutatu erasotzailea errumaniarra dela?

Errumaniar asko ditugu Euskal Herrian eta gehienak langile eta zintzoak dira. Beraz, zergatik ezkutatu erasotzailearen nazionalitatea?

“Estigmatizatzen” al ditugu akaso, 36 urteko gazteak, erasotzaileak 36 dituela esaten badugu? Edo Arrasatekoak, erasotzailea Arrasatekoa dela esaten badugu?

Zer dela eta gure politikari eta komunikabideek nahi dute “immigrate=ona eta gixajoa” dela konbentzitu nahi?

Zergatik immigrantea erasotzailea bada, nazionalitatea ageriki ezkutatzeko nahi hori? Errealitatea zentsuratzeko grin hori?

 

Euskal Herrian, azken 10 urteetan egon den delinkuentzia (hilketak, lapurretak, bortxaketak, genero biolentzia, droga salmenta, prostituzioa, iruzurra, top manta…) aztertuz gero, estatistikak argiak baino argiagoak dira.

 

Aurten, Bilbo erdian marrokiar batek subsahariar bat akatu zuen (adibide bat baino ez da). Medio abertzaleek albiste hauek isilarazten eta gutxiesten dituzte. Eta agertzekotan, erasotzailearen jatorria ezkutatzen saiatzen dira.

Norbaitek ba al du egoera lazgarri honetarako erantzunik?

 

15 pentsamendu “Tolosako erasoa emakume bati eta ZENTSURA”-ri buruz

  • Iban Zaldua 2015-04-13 22:24

    Ba al dago artikuluak salatzeko modurik ZuZeun? Beste egunkari digital batzuetan erantzunekin gertatzen den bezala alegia. Baina hau bezalako artikulu anonimoekin aukera egon beharko litzaekeela iruditzen zait, boto negatiboez haratago.

    • Badugu hemen Genrikh Yagoda izatearekin amesten duen beste totalitario horietako bat.

      Berriaren harira, gogoratu beharra dago Gasteizen labankadaz hil zuten emakumea (2015.eko lehen hildakoa, Euskal Herrian) eta haren bikotekidea Errumaniarrak zirela.

      Emakumeen aurkako indarkeria gehienbat kanpotarrek burutzen badute ere, ikusten dudan propaganda feminista oro euskaraz eta euskaldunoi zuzendua da, psikologikoki kastratuak izan beharko liratkeeen matxista bakarrak euskal mutilok bagina bezala (kontrakoa arrazismoa litzateke, jakina).

  • Zaldua jauna, geuri ere ez digu batere graziarik egiten ZuZeun argitaratzen den hainbat gauzak, baina ez genuen hau sortu geure apetak bete zitezen. Interneten gabiltzan euskaldunon tresna izan zedin aireratu ginen gaur sei urte. Erabilera baldintzak hauek jarri genituen: https://zuzeu.eus/zuzeuren-erabilera-baldintzak/ eta horretan gaude. Esate baterako, oraintxe kendu dugu zu alferrik eta era desatseginean iraintzen zintuen iruzkin bat. Baina egia da, saiatzen garen arren, askotan gutxi garela hau behar bezala zaintzeko. Beste batzuetan, ez dugu argi erabakitzen zer den kendu beharrekoa eta zer ez… Eta, diozun bezala, artikuluak edo iruzkinak salatzeko ez dago beste biderik idatziz aipatzearena edo erredakziori jakinaraztea baino.
    Aurrerantzean finago ibiltzen saiatuko garela hitz ematen dizugu. Horrelaxe gauzak. Eskerrik asko zure oharpenarengatik.

    • Iban Zaldua 2015-04-14 14:34

      Eskertzen dizuet keinua, baina nigatik ez zenuten zertan erantzun hori kendu. Benetan iraingarria dena artikulu nagusia da. Iraingarria bezain azalekoa.

      • EuskaltzaleAbertzale 2015-04-14 15:35

        Zein kuriosua!!! Zentsura salatzen duen artikulu bat eta, hara non, zentsura GEHIAGO aplikatzea proposatzen duten! Noski, zentsura eskatzen dute, artikuluan aipatutako datuei erreferentzia BAKAR BAT ERE egin gabe.

        Argumentuei argumentuekin erantzuten ez dakitenak eta zentsura eskatzen dutenak badakigu zer motatako pertsonak diren.

        Eta… HiltzenHilek esandako hilketa, beste bat gehiago besterik ez da.
        Gernikan hil zuten errumaniarra (hiltzailea: errumaniarra), Getxon hil zuten hegoamerikarra (hiltzailea: errumaniarra), Barakaldon hil zuten neska (hiltzailea: brasildarra), Durangon hil zuten neska (hiltzailea: brasildarra), Bilboko shaolin hiltzailea (hiltzailea: bilbotarra), Bilboko emakume ekuatoriarra (hiltzailea: senar ekuatoriarra)… eta abar, eta abar, eta abar…

        Estatistika erraza da. Bertako hiltzaileak/Kanpoko hiltzaileak azken 5 urteotan, nazionalizatuak kontuan hartuz (immigranteak gizarte osoan duten pisua kontuan hartu gabe).

        • http://www.elconfidencialdigital.com/seguridad/delincuencia-Gobierno-Museo-Guggenheim-Bilbao_0_1537046284.html

          Hemen diote (Guardia zibilaren iturriak, dirudienez) Bilboko delituen %55a eta bortxaketen %90a gazte magrebiarrek burutua dela. Berria 2011. urtekoa da. Diotena egia bada, ez dira txantxetako datuak.

          Bestalde, barregura egiten dit ikustea nola zentsura eta debeku eskakizunak , hau da, jarrerarik intoleranteenak ideologia ezkertiar ustez toleranteetatik datozen. Berriarekin gertatzen den bezala: orain 10 urte itxia izan zen adierazpen askatasunaren aurkako operazio batean, eta gaur egun, aldiz, lotsarik gabe ezabatzen dituzte gustuko ez dituzten iruzkinak. Espero Zuzeukoek bide berdina ez jarraitzea, polemikak bizia ematen baitio webguneari eta gainera ez dira mezu mingarriak idazten, nahiz eta sensiblero batzuei edozerk izorratzen dien. Kontrakoa gertatzen bada ez dago arazorik: sortuko dugu Euskal Foro libre bat, nahi duetenek, progreek zein nazi-sabinistek, euren iritziak jarri ditzaten, diru-laguntzarik josoko ez badugu ere : )

  • Hiltzen hil, datuen gustoko izanik iruditzen zait datu bat ezkutuan uzten duzula… eta ez dakit motiboren bat duzun horretarako. Izan ere, esaten baduzu bilboko bortxaketen %90a gazte magrebiarrek egiten dutela, eta ez baduzu esaten gazte magrebiarren % zenbatek burutu duen bortxaketarik, irudiko luke gazte magrebiarren inguruko iritzi negatibo bat sorrarazi nahian zabiltzala. Eta, hori datuetan oinarritu nahi bazenu, esan beharko zenuke gazte magrebiarren % zenbatek burutu duen bortxaketarik…

    Nik ez daukat datu hori, agian zuk izango duzu… ematerik bai? nik gazte magrebiar jator askoak ezagutzen ditut, bi urtetan euskara ikasi dutenak…baina zuk diozu horiek eszepzioa direla, eta aitzitik, orokortu nahi duzu bortxatzaileak direneko ideia esanez bortxaketen %90a beraiek burutu dituztela bilbon… uste dut gorrotoak itsutzen zaituela.

    • eta berrietan gaztearen nazionalitatea ezkutatzearen arrazoia da oinarririk gabeko gorroto orokortu hori gehiago ez sustatzeko. deritzot.

    • Errealitatea ikusten ez dutenentzat . 2015-04-15 14:01

      Bortxaketen %90 magrebiarrek egiten duten datua, datu guztiz esanguratsua da.
      Horrek ez du esan nahi magrebiar guztiak bortxatzaileak direnik. Hori zuk egin duzun dedukzioa da.

      Berez, immigrante gehienak ez dira delinkuenteak, baina delinkuente gehienak immigranteak dira (nazionalizatuak kontuan hartuz). Hori ez da iritzia, hori datua guztiz objektiboa da.

      • Agerikoa da etorkinen inguruko iritzi negatiboa sustatu nahi duzuela datu horiek ematerakoan. Nik soilik zuen argumentazioak duen akatsa erakutsi dizuet.

        • Ados nago datu hauek kanpotarrenganako gorroto orokortua sor dezaketela diozunean, gehienek ezer txarrik egiten ez dutela denok baitakigu, baina benetan bortxaketen %90a gazte magrebiarrek egiten badituzte, eta kontuan hartzen badugu gazte magrebiarrak gazteen ehuneko oso txikia direla, ezin uka dezakegu sozialki eta lege aldetik zerbait ez dabilela ondo.

  • Sozialki asko dugula hobetzeko diozu eta guztiz ados nago. Legea ez dut ezagutzen eta ezin ba iritzirik eman. Baina barne barneko printzipioek esaten didate legeak berdina behar duela denontzat.

  • “Gizonak biolentoak dira!” (“Zein ausarta! Zein solidarioa! Zein transgresorea!”)
    “Magrebtarrak biolentoak dira!” (“Estali! Ezkutatu! Zentsuratu! Arrazizta! Matxista! Salatu! Jo!”)

  • Jakiteko eskubidea daukagu.

  • Leire Imatz 2017-10-11 21:46

    Artikuluarekin erabat ados.
    Egiaren alde eta zentsuaren aurkako aldarrikapenetan hezi ginenok, 80-90.hamarkadetan, ezin dugu irentsi, orain “ezker ofizialak” eraman nahi gaituen totalitarismora.