TENPORA taldearen CD berriaren aurkezpen kontzertua

TENPORA taldearen CD berriaren aurkezpen kontzertua

Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Elene Arandia (ahotsa), Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa)

MAIATZAK 16, ostirala
20:30

LEIDOR

SARRERAK  KUTXANET
Zaldiak denbora” bideoa

www.tenpora.com

Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren talde soinu sendoaren bilaketa-prozesua abian jartzeko asmoarekin. Astez aste, urtebetez, entsegu-lokalean bildu dira Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canoren hitzak lagun, doinuei forma eta norabidea eman nahian.

Abuztuan, sei kantuko lehen maketa grabatu eta irailean, bi idazleokin batera, Donostiako Poesia Orduetan eskaini zuten taldearen aurkezpen-emanaldia.

Orain, 2014 urte hasierarekin batera, kantuak osatu eta ideia berriak sortu ondoren, taldea bere proposamen musikala aurkeztera dator: TENPORA.

Denbora eta eguraldia, musika eta hitza, baraua eta oturuntza, guk zuretzat prestatu dugun tempo samur xume bat, une batez barrurago bizi zaitezen, zeuk daramazun jainko ttikiaren baitan. Gure abestiak, gure maitasun guztia eta poza, eta Lauaxetaren min betiko aspaldikoa, eta hori guztia bizitzeko denboraz gabiltzalako, eta nahi dugulako zu gure bidaide izatea, akordez akorde, hanka-punttetan, poza irrian eta denon soa urruntasun gozagarrienean iltzatua. Hementxe, zugandik bihozkada batera.

TENPORA taldearen CD berriaren aurkezpen kontzertua