Telezabor menpekotasunaren 10 sintomak

Telezabor menpekotasunaren 10 sintomak

Zenbat dira? Lau, bat, hiru, bost ala zazpi? Ez dakit bada, esango nuke gehiago direla, nahiz eta, ez duten aitortzen plaza publikoan. Hori diote behinik behin audientzien datuek. Hego Euskal Herrian biziki gustuko dugu Telecinco eta Antena3ko kaka. Bai, zure ama da. Lagunaren anaia. Osaba. Zu zeu, nahiz eta ezkutuan sartzen duzun dosia. Inork ez zaituenean begiratzen, MiTele.es-en nahieran ikusteko zerbitzuan. Ez dakizula benetan telezabor menpekotasuna duzun? Ea 10 sintometatik zenbat dituzun.

1- Angel eta Lolarena oso fuertea dela iruditzen bazaizu eta Maria eta Manuk elkarrekin amaitu behar zutela uste baduzu.

2- Kaletik zoazenean, bati baino gehiagori zerapio bat jartzeko gogoa sartzen bazaizu. “Ezin baita hain txoni kalera irten”.

3- Zure aitak ea zer zerrikeria ikusten ari zaren galdetzen dizunean, “parre batzuk botatzen ditut tentel horiekin” erantzuten baduzu.

4- Shore aditu eta hiri edo auzo baten izena bururatzen bazaizu.

5- Vadillo kaboa ezagutzen baduzu.

6- Zartagina hartzen duzun aldi horietan, Top Chefeko parte hartzailearen zirrara hori sentitzen baduzu.

7- Taberna edo jatetxe batean berandu atenditzen bazaituzte, “hona Chicote etorriko balitz denak larrutuko lituzke” pentsatzen baduzu.

8- Zure seme-alabengatik akabatzeko prest bazaude!

9- Mutilarekin edo neskarekin edredoning-a egitea gustatzen bazaizu.

10- Nahi duzunean telezaborra ikusteari utzi diezaiokezula uste baduzu, baina ez baduzu sekula egiten.

11- Atzo Cuatron estrainekoz emititu zuten ‘Adan y Eva’ ikusi bazenuen. Ala ikusiko baduzu.

Telezabor menpekotasunaren 10 sintomak

telebista, telezaborra

4 pentsamendu “Telezabor menpekotasunaren 10 sintomak”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2014-10-22 09:11

    Berriz ere erreferentzia kulturalen % 100 Espainian kokatzen dituen artikulu bat Zuzeun…

  • Hori morraia zurea.
    Mantrana andereak Espainian izanen ditu bere erreferenteak.
    Idatzi zazu zeuk, erreferente frantsesak (ere) dituzun horrek!
    Bazarete plastak bada… Edonork idatzi omen dezake hemen. Idatzi zeuona
    eta kitto.

    • Peru Dulantz 2014-10-22 11:25

      Morraia? Ez dakit zer den hori. Egoeraren tristea salatu baino ez dut egin. Badaude euskaldun pilo bat euskarazko hedabideak, musika, literatura eta kultura oro har usaitu ere egiten ez duena, eta artikulu hau horren erakusleetako bat besterik ez da. Egia, baina tristea, eta salagarria.

  • Peru Dulantz 2014-10-22 12:25

    Gainera, Nasper, zeuk ere oso garbi utzi duzu: espainola edo, bestela, frantsesa. Eta euskal kultura? Euskal liburuak, hedabideak, diskak, pertsonaiak…? Bere xumean, existitzen dira! Justu aurreko egunetan ETBko telezaborraz aritu gara Zuzeun, egon badago, bai. Lehengoan ere, bese artikulu batean, hauteskunde-inkesta baten berri ematen zen. Emaitzei erreparatuz oso argi zegoen Espainia zela inkertaren eremua, baina artikulugileak ez zuen pentsatu hori jarri beharrekoa zenik, suposatutzat emango genuelakoan. Mantrana andereak izenburuan Espainiako Telezaborra zehaztu balu ez nuen txintik aterako, baina espainolzentrismo asumitu hori, natural-natural plazaratutakoa, norbere buruari “ba ote dago besterik?” galdetu ere egin gabe erabilitakoa…, oso sintoma esanguratsua iruditzen zait, are gehiago euskarazko hedaide batean (errespetu falta ere esango nuke). Senitzen dut plasta naizela uste baduzu, nire usez plasta zeu zara, hara! Eta hemen artikulu bat argitaratzen dutenek ondo dakite irakurleen iruzkinen pean jartzen direla, onerako zein txarrerako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude