Taxuzko artikulua idazteko ezinbesteko hitzak

Taxuzko artikulua idazteko ezinbesteko hitzak

Taxuzko artikulua idazteko ezinbesteko hitzak

Badira zenbait hitz artikulu laxo eta singleena ere atondu eta taxuzko bihurtzen dutenak, negritan idatzita irakur ditzakezun hauek kasuEsan gabe doa: hitzok (gehiegi) erabiliz gero, populua kexu agertuko da usu, baina sona handiko letragile andanak profitatzen duen trikimailua izaki, eta periferikoenek ere kasik erlijiotzat hartu dutenez, baleko ez ezik, beharrezko ere bada, baldin eta lagun idazle, kulturzale, kazetari eta enparauekin gurutzatzean diosala ukatzerik nahi ez baduzu. Soraioki erabil ditzakezu, ez soilik iritzi-artikuluak borobiltzeko, ezpada edonolako testuak hezur-mamitzeko.

Aipatutakoez landa hitz gehiago ere beharko bazenitu, hitz apaingarri ezin nabarmenagoz mukuru dago apalean, hauts artean, gordeta duzun hiztegia. Bertan beste ehunka kausituko dituzu: oinarripar, malerus, soslai, zedarritu…

Egin aproba eta loria aparretan ito!

Taxuzko artikulua idazteko ezinbesteko hitzak
Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK