Tabakoaren aurkako lege-proiektua onartuko du Jaurlaritzak bihar

Asteartean onartuko du Eusko Jaurlaritzak Droga-Menpekotasun Lege-egitasmoa, eremu publiko itxietan zein adinez txikiko pertsonak dauden eremu irekietan erretzea debekatuko duena. Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako sailburuak bihar aurkeztuko du lege-egitasmoa eta ondoren Legebiltzarrera bidaliko du bertan eztabaidatu dadin. Urtea amaitu aurretik legea onarturik egotea espero du Zabaletak.

Patxi Lopezen aburuz, hasieran gizarteak ez du erabat onartuko aldaketa, baina espero du inork ez duela “polizien gisa” jokatu beharko. Dena-den herritarrek “gizalegez” arituko direlakoan dago eta ez dutela eremu publikoetan erreko. Gainera, kontzientziazio eta ohitura kontua dela esan du EAEko lehendakariak, lege berria Europako “herrialde garatuetan” daudenekin alderatu duelarik.

MzI2MQ==

Lege proiektuak aurrera eginez gero, erabat debekaturik egonen da eremu publiko itxietan erretzea, ostalaritza lokaletan ere, baina baita ikastetxeetan zein eremu erdi-itxi eta ireki batzuetan ere. Adibidez, kirol instalazioetan ezingo da erre adinez txikikoak bertan badira, ezta ostatuetan ere. Ibilgailu pribatuetan debekaturik egonen da tabakoa adinez txikikoak barnean direlarik. Gainera, Tabakoaren Legea betearazten ez duten lokalak zigortuak izanen dira.

Zigarroen arriskua

Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa (BGBK), munduko hirugarren heriotza kausa izateko zorian da. Urtero 2,5 milioi pertsona hiltzen dira gaixotasun honen kariaz, hau da, hiesarekin beste. Droga-menpekotasunerako Zuzendaritzak dituen datuen arabera, EAEko 15 eta 64 urte bitartekoen %30ak erretzen du, Europar Batasuneko bataz bestekotik goiti. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak eginiko inkesten arabera, herritarren %70a leku itxietan erretzea debekatzearen alde dago.

Irudia | Aurki erabat galarazita egongo da erretzea | Daquella Manera | Creative Commons By SA
Eusko jaurlaritza, Tabako legea, tabakoa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude