Tabakalerak ez du UBIK-eko bitartekarien egoerari irtenbidea emateko proposamenik onartu

Tabakalerak ez du UBIK-eko bitartekarien egoerari irtenbidea emateko proposamenik onartu –

Tabakalerako administrazio kontseiluak ez du Ubik liburutegiko bitartekarien egoerari irtenbidea emateko proposamen zehatzik onartu.

2019 urterako 6 miloi euroko aurrekontua onartu den Administrazio Kontseiluan bertan, ez da greban dauden Ubik-eko 13 bitartekarien egoera bideratzeko proposamen zehatz bat ere onartu.

Hogeita sei egun pasa dira jada bitartekariek greba mugagabeari hasiera eman zietela. 26 egun hauetan ez da enpresaren ez Tabakalerarekin bilerarik izan, beraz, ez da negoziaketan inongo aurrerapausorik eman. Abagune honetan, atzo, Tabakalerako Administrazio Kontseiluak bilera izan zuen. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Diputazioko eta Donostiako Udaleko ordezkariak bildu ziren.

Azken egunetan, bitartekariek, ELArekin batera, kontseiluko kide desberdinekin biltzeko aukera izan dute (besteak beste Eneko Goia, Denis Itsaso eta Jaime Otamendirekin). Bilera horietan, kontseilariek, bitartekarien lan baldintzak txarrak zirela onartu zieten, eta hobekuntzak eman behar zirela. Bitartekariek, gogorarazi zieten, Administrazio Kontseiluaren bilera momentu ona izan zitekeela hobekuntza horien inguruan hausnartu eta proposamen zehatzak adosteko.

Baina tamalez, atzoko Administrazio kontseiluan ez zen gatazkari amaiera emateko inongo proposamen zehatzik onartu, guztiz kontrakoa, beste behin ere, gatazka langileen eta enpresaren (Sedena) artean konpondu beharrekoa dela berretsi zuen kontseiluak. Jarrera hau, arduragabekeria hutsa dela iruditzen zaigu, eta Tabakalerak gatazka egoera honi amaiera emateko duen borondatea kolokan jartzen duela uste dugu. Negoziaketak dauden blokeo egoera ikusirik, Tabakalerak arduraz jokatu eta negoziaketan modu aktibo batean parte hartu beharko lukeela iruditzen zaigu, bitartekarien, Sedenaren eta Tabakaleeraren arteko akordioa esdiestera ailegatzeko.

Tabakalerak ez du UBIK-eko bitartekarien egoerari irtenbidea emateko proposamenik onartu

Tabakalerak ez du UBIK-eko bitartekarien egoerari irtenbidea emateko proposamenik onartu