Sutara

Sutara –

San Joan gaua, udako solstizioa ate-joka dugu. Sutara zer bota aukeratzen hasia nago. Badakit ingurumenarekiko begirunea ez dudala agertzen hori eginez, baina neure buruari onartzen diodan kontraesana da.

Sutara
Arg. Pixabay

Badira, bai, sutara_botako nituzkeenak: euskararen legea sutara botako nuke, zerrenda bakarra oztopatzen duen araudia sutara botako nuke, euskararen ezagutza atzerriko hizkuntza baino gutxiago baloratzen duten lan deialdiak sutara_botako nituzke… Bai, badira sutara_botatzekoak.

Kontua da neronek sutara_botatzeak ez duela inolako ondoriorik sortuko, kutsadura handiagoa besterik ez.

Gainera, larunbatean Nafarroako udaletan ikusi genituen aliantzek Gobernu berriaren norabidea erakusten dutela uste dut, eta nago, hurrengo urteetan sutara botatzeko modukoak sortuko dituztela.

Entzuleok, har ditzagun indarrak udaldian. Goza dezagun udaldiaz. Ziklo berria hastera doa Nafarroan eta, oraingoan ere, inoizko kementsuen eta indartsuen egon beharko dugu aurrera egiteko. Izango dugu aukera, berandu baino lehen, euskaldunak diskriminatzen dituzten arauak sutara botatzeko. Oporraldi ezin hobea izan ezazue.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko ekainaren 18koa]

Sutara

Badira, bai, su tara botako nituzkeenak: euskar aren legea su tara botako nuke, zerrenda bakarra oztopatzen duen araudia su tara bota ko nuke, euskararen ezagutza atzerriko hizku ntza baino gutxiago baloratzen duten lan deialdiak su tara botako nituzke… Bai, ba dira su tara bota tzekoak.

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia