Suntsipen jasangarria

Izan ere, azken aldian krisia gure herrian aberastasuna gaizki banatuta dagoela ageriago uzten ari da, eta gainera krisiari konponbidea emateko formula guztiek ere denominadore komun bat daukate: herritar arruntari kendu eta aberatsa ez ikutu: diru laguntza sozialak jasotzen dituztenak lapurrak izateko susmagarriak dira eta neurriak ere hartu dituzte beraien kontra, baina entrepresen iruzur fiskalak hortxe dirau; herritarrak kredituak ordaintzeko larri dabiltza, baina laguntzak ez dira beraientzat, bankuentzat baizik; zerga zuzenak eta oinarrizko gaien prezioa gora eta boteretsuenen poltsa gero eta beteago.

Hala ere, Euskal Herrian indarrean dagoen kapitalismoa nonbaiten bada jasanezina, Euskal Herritik kanpoan da. Euskal Herrian beste kontsumituko balitz herri guztietan 3 mundu beharko ziren. Nola da posible?

Bada Iberdrola, BBVA, MCC, Gas Natural, Repsol, Euskaltel, Suez, Vivendi, etab. kanpoan lau sosen truke eskuratzen (zakuratzen) dituztelako elektrizitatea, gasa, ura, petrolioa, sakeleko telefonoak egiteko koltana… (Langileen esplotazioan sartu gabe). BBVAk adibidez Abya-Yala osoan erosi ditu tokian tokiko banku pila bat. BBKko lehengo buruak, Javier de Iralak, Iberiako nagusia zenean Venezolana Internacional de Aviación erosi zuen: gaur egun Venezuelak eskatu du bere burua iruzurra leporatuta, (venezuelar konpainia Iberiaren mesedetan kiebrara eraman zuelako). Eta Vivendik ura, biziaren oinarria, pribatizatu du Latinoamerika Abya-Yalako hainbat herritan.

Suntsipen jasangarria aipatu dut hasieran. Modu bakarra daukagu beste herriekin elkartasunean eta ez medekotasunean oinarritzen diren harremanak eraikitzeko: sozialismoan aurrera pausuak ematea eta gure herrian aberastasuna, lurra eta rekursoak berdintasunez eta zentzuz banatzea eta esplotatzea. Modu horretan ez genuke dagokiguna baino 3 aldiz gehiago kontsumituko.

Nazio eraikuntza aipatzen dugu beti, baina berau egin ahal izateko, suntsipen jasangarria ere apurka-apurka egin beharko da: herriari zer eta zergatik egin beharko litzatekeen ondo azalduz, izan ere herriak berak bultzatu beharko du prozesua.

Abestiak dioen bezala: hik tira gogor hortikan ta tira nik hemendikan, usteltzen hasia dagota laster eroriko da!

askRuben Sánchez, Askapenako auziperatua info7 irratirako

www.askapena.org

NDI1Nw==

Irudia | kapitalismoa bota | Askapena | Creative Commons By SA
kapitalismoa neoliberalismoa globalizazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude