Suhiltzaileak, ez ETAkideak

http://www.youtube.com/watch?v=_pFKZbkqk7Q

Frantziak zabaldutako bideoan agertzen direnak, oporretan dauden suhiltzaileak direla iragarri dute Generalitatetik. Antza, tiroketa gertatu zen herri berean oporretan daude. Hanka sartze larria, Frantziako segurtasun indarren aldetik.

Paris kanpoaldeko gertakarietan parte hartu zuten 8 kidetik 7 identifikatu zituztela esan zuten Frantziako eta Espainiako poliziek. Baina ez dirudi hala denik, bideoko gizonek ez baitute zerikusirik ETArekin. Carrefour-eko segurtasun kamerek grabatutakoa da bideoa eta bost gizon agertzen dira bertan.

Frantziak bideoko gizonak kataluniarrak direla baieztatu du. Ez du ordea akatsa onartu, herritarrei luzatutako deiak funtzionatu duela adierazi baitute. Helburua aztarnak baztertzea omen zen bideoko gizonen identitatea argitzeko.

Akatsaren iturria ere ez dago garbi. Terrorismoaren aurkako indarren arabera tiroketaren egunean atxilotutako Joseba Fernandezek berak identifikatu zituen bideoko kideak. Europa Press-ek aldiz, tiroketan egon ziren poliziak izan direla dio.

MTc2Ng==

Irudia | Kataluniako suhiltzaileak | zz | Creative Commons By SA
ETA, etakideak, Frantzia, generalitat, polizia, suhiltzaileak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude