Su eta ke kontuak
Denbora zen ez zetozela euskaldunok espainolen hankapetik libratzera, baina atzo itzuli egin ziren. Ondorioa: bederatzi auto erreta, kilkerraren potroak bezain beltza zen kea zerurantz, pare bat izu-atake auzokideen artean, eta bi ortutako entretenimendua doan.