Spotify-n gehien entzuten direnak

Spotify-n gehien entzuten direnak –

spotify

Konpetentzia asko duen arren, musika sarean entzuteko tresna erabiliena izaten jarraitzen du Spotifyk (Youtuberen baimenarekin). Hilean 10 euro ordaintzeko prest dauden 10 miloi erabiltzaile lortzearekin batera, musikari eta abesti entzunenaren izena argitaratu dute.

Beyonce, Lady Gaga edo halakoren bat espero nuen, Justin Bieber apika, baina ez naiz batere gerturatu. Bitxiak iruditu zaizkit eta horregatik ekarri ditut hona:

Hauxe da Spotifyn gehien entzun den abestia, 235 miloi erreprodukziorekin: Avicii taldearen Wake Me Up.

Eta are gehiago harritu nau musikari entzunena zein den jakiteak: Eminem. Ez nekien rap-a horren zabaldua zegoenik.

Spotify-n gehien entzuten direnak

3 pentsamendu “Spotify-n gehien entzuten direnak”-ri buruz

  • Avicii ez duk talde bat moteeeeeel http://es.wikipedia.org/wiki/Avicii

  • horripilans 2014-05-23 14:13

    Argi dago: zaharregia naiz.

    Nik ez dut apenas gaur egungo musikarik entzuten. Beste hark ardoari buruz esan zuen moduan: “bizitza laburregia da ardo txarra edateko”.

    • Musika txarra gaur eta beti egon da, baina atzoko musika ona bakarrik gogoratzen dugu. Gaur egun musika bikaina egiten da, baina ez duzu Spotify-ko top 10ean edo irratian entzungo, jakina…