Sozialistek goi karguak izendatzeko irizpide profesionalak baino kutunkeria darabilkitela salatu dute

Sozialistek goi karguak izendatzeko irizpide profesionalak baino kutunkeria darabilkitela salatu duteBoterean izatea zer den. Orain, PSE dago dianan, izan ere, “entxufismoa” disimulurik gabe erabiltzen duela salatu dute. Jarraian bildu dituzten kasuetako batzuk:

Bolo-bolo dabil sarean eta azkenean posta elektronikora heldu zait. Gutunaren laburpen-moldaketa da hau. Jatorrizko publikazioa Arabatik blogean idatzi da:

“Hau ez bada sumintzeko eta gure lanpostuak defenditzeko esango didazue zer gehiago behar dugun…

Eusko Jaurlaitzarentzat urrea bezalakoa da PSErentzat: hauteskundeak galdu dituzte eta instituzio gehienetatik kanpo gelditu dira. Jaurlaritza sozialisten babeslekua da, bazkatzeko larrea, lan gutxirekin soldata eskuratzeko lekua.

Eusko Jaurlaritzak dituen “aukera askeko” lanpostuetan aurkitu dute haien txokoa (aholkulariak, zuzendariak edo sailburuordeak). Berdin du formazioak, ezagutzak, ibilbideak eta aurreko esperientziak: sozialisten eskura daude Eusko Jaurlaritzako goi karguak. “Spoil system” da haiena, ahal den bitartean dena hartu, eta gero gerokoak.

Jarraian daude kasuetako batzuk:

    • Loly de Juanek Basauriko alkate izateko hauteskundeak galdu zituen eta Metro Bilbaon zuzendari izendatu dute.
    • Alba Cañadasek ez zuen zinegotzi postua lortu Gasteizen, baina Pilar Unzaluren (Ingurumena eta Nekazaritza) aholkulari izendatu dute.
    • Lasarte-Orian alkatetza eskuratu nahi zuen Jesus Zeballos Iñaki Arriola buru den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko aholkulari izendatu dute. Aurrez alkateorde zen Iñaki Mugica Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria da, Gema Zabaletarekin batera (Enplegu eta Gizarte Saila).
    • Donostian, Odon Elorza Patxi Lopezen bakegintza aholkulari izendatu dute. Jorge Letamendiak zinegotzi postua utzi eta Energia eta Meatzeetako zuzendari bilakatu da.
    • Maria Luisa Justel Gonzalezek Getxoko zinegotzi lanetik Herrizaingo Saileko Kudeaketa ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritzara egin du jauzi. Miriam Frade, Santurtziko alkatetzarako hautagaia, Rodolfo Aresen aholkularia da orain. Alexia Castelo Sestaoko alkateorde izatetik Lehendakaritzako aholkulari izatera pasa da.
    • Errenteriako alkategai Juan Carlos Merino Euskotreneko ZuZendari Orokorra da. Miguel Buen, Errenteriako alkate ohia, Segurtasun sailburuordea da.

Ziur badaudela adibide gehiago PSEk nola bere kideak Jaurlaritzako lanpostu onenetan “babestu” dituen erakusteko. “Gobernuaren jarduna” sustatzeko erabaki gisa aurkeztu ditu zinikoki Patxi Lopezek, baina helburua bestelakoa da: “Sekulako soldatak lortzea, lan gutxi egitea, eta isilik segitzea nahiz eta badakigun PP-PSEren apostua porrota izan dela”.

Rodolfo Aresen alaba Lan Saileko kabineteko zuzendaria izango da… Jose Antonio Pastorren emaztea Prentsa Arduraduna… Blanca Roncalen senarra Cruces Ospitaleko zuzendari orokorra… Ernesto Gascoren bikote Iñigo Alonso Euskalmeteko zuzendaria da… Mikel Torres Portugaleteko alkatearen bikotea EAEko Enpresaren Sustapen eta Garapenerako agentziako zuzendaria da… Guillermo Echenique Kanpo Ekintzarako zuzendariaren emaztea Justizia eta Administrazio Publiko Saileko zuzendaritza orokorrean ari da…Patxi Lopezen blogaren eta twitterren zaindaria, Nagore de los Rios, Ajuria Enean teknologia berrietako arduraduna da… bere senarra, landa guneen garapenerako elkarteko gerentea da…

Ad infinitum !!”

Sozialistek goi karguak izendatzeko irizpide profesionalak baino kutunkeria darabilkitela salatu dute

13 pentsamendu “Sozialistek goi karguak izendatzeko irizpide profesionalak baino kutunkeria darabilkitela salatu dute”-ri buruz

  • Hauek ez dira larrienak, izan ere, boterea galdutakoan hartutako postua utzi behar baitute. Larriena, enpresa publikoetan egiten duten entxufismoa da, izan ere, administrazioan ez bezala, euskotren, metro eta horrelakoetan zuzendaritzak plazak eman baititzake, “a dedo”, eta plaza horiek BETIRAKO dira. Horrela, PSOEko bilboko zerrendako 7.ari plaza eman diote euskotrenen, BETIRAKO, eta UGTko dozena bat delegatu eta afiliaturi plaza eman diote JEFATURAN (3.000 euro hilero, betirako).
    Hor dago benetako lapurketa. Goi karguena lotsagarria da, baina bozkatzen duenak erabakitzen du nori eman boterea. Beste horiek dira entxufatuak.

  • Peru Dulantz 2011-12-01 16:58

    Eta bitartean murrizketak egiten, osasunean, hezkuntzan, gizarte-laguntzetan…

  • Baina zer uste duzue?……EAJk berdina egin du eta egiten du berak duen agintea(Bizkaia)………….eta zer uste duzue,hasi zaitezte aztertzen zer dago egiten BILDUK Gipuzkoako diputazioa¡¡¡

  • Niri berdin zait Lopezen edo Otegiren semea baldin bada entxufatua. Kontua da entxufeen kontrako neurriak hartu behar direla. Eta ez da zaila. Eta sarri Beste bat-ek esandakoak esaten dira salatzen direnak zuritzeko, eta neurririk ez hartzeko.
    Horregatik, nik nere salaketa jarriko det, eta zuk, “beste bat”, jarri izen-abizenak, bai postu, plaza zein entxufatuen izenenak:
    – PNVren garaian ELAren ordezkari eta PNVko afiliatua zena, zuzenean jefe plaza hartu zuen Euskotrenen. PNV jada ez dago, baina berak hantxe segitzen du.
    – UGTko ordezkaria euskotrenen, 3.000 euro jasoko dituen plaza eman diote, jefe plaza betirako, nahiz psoekoak joan.
    – PSOEko Donostirako hautagai ohia eta UGTkoa, jefe plaza euskotrenen betirako.
    -PSOEko hautagai ohia BIlborako, zuzenean sartu da Euskotrenen jefe gisa, betirako.
    – UGTko beste hiru ordezkarik jefe plaza hartu dute, hauek ere betirako.

    Berriz diot: Plaza hauek betirako dira.

  • “Beste bat”, bai, noski, EAJkoek eta Bildukoek gauza bera egiten dutela? Daturik baduzu, esan, salatu, baina ez eskatu inori zure lana egitea.
    Nazkagarria da daturik eman gabe salatzea, baldin baduzu, bota: Noren familia dago zein postutan Gipuzkoako Foru Aldundian?

  • Ernesto Gascoren senarra ez da euskalmeteko zuzendaria. Gipuzkoako Funtzio Publikoko Zuzendaria eta Donostia Kulturako Zuzendari Nagusia senar emazteak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputaturen batek, gizarte ongizatekoak, bere bikotekidea aholkulari dauka, Bilduko bi prentsa aholkulari gutxieenz senar emazte dira, Gipuzkoako Lehendakaritzako Diputatuaren anaia bat senatari atera da, eta ….

  • Bai horixerentzat: Aurreko post-ean esan dudan bezala, senar-emazte, anai, bikote…..jartzea herritarrek baloratu beharko duten zerbait da, bozka ematean saritu edo zigortuta. Hurbiltasungatik edota konfidantzazko zirelako egin duten baloratuta, alegia.
    Baina enpresa publikoetan behin betiko ematen dituzte plazak, bere ideologiakoei, PSOEkoek. Egia borobila. Euskotrenen adibideak: PSOEko 7.a Bilborako udalean, zuzenean sartu da euskotrenera, BETIRAKO. Donostirako aurreko udal hauteskundeetako 8.a, makinista izatetik jefe izatera, betirako (beretzat propio plaza sortu zuten; hiru hilabete, eta plaza desagertu egin zen, baina berak jada “soldata maila” mantentzeko eskubidea zuen, antza). Geroztik, UGTko dozena batek hartu du jefe plaza, horietako asko sorrera berriko plazak,
    Metro bilbaon, beste horrenbeste.
    Horregatik, berriz diot. Gaskoren senarra (jarri duten tokian jarri dutela) hemendik bi urtera bertatik aterako da, Odon Elorzaren idazkaria atera den bezala. Baina beste hauek betirako dituzu hor. Eta hori lotsgarria da, onartezina, egiten duenak egiten duela ere. Nik PSOE eta PNVren kasuak ezagutzen ditut, euskotren eta metroan. Foru aldundian bilduko nori eman diote funtzionario plaza betirako?
    Errazak dira bi kasuak bereizteko.

  • Kargu baten anaia senatari atera dela……baina ez al dakizu zer ari garen salatzen, ala? Senatari “plaza” a dedo eman al diote? Erlaxatu zaitez eta utzi sektarismoa, ea lapurreta salatzeko gauza garen, EGITEN DUENAK EGITEN DUELA.

  • Peru Dulantz 2011-12-03 13:31

    Ez dakit zer gertazen ari den Gipuzkoan, baina konfiantza dut ez dela gertatuko Jaurlaritzan, oraingoekin eta aurrekoekin, gertatutakoa. Konfiantzazko (behatzez hautatutako) jendez gainezka dago, gero eta gehiago. Bitartean, funtzionario-lanpostuak etengabe kentzen ari dira. Gauza bat dira hautetsiak, eta beste bat, oso desberdina, kargu “digitalak”, batzuetan funtzionarioek egin beharko luketen lana egiteko emandakoak, eta beste batzuetan inork ez daki zertarako.

  • […] bukatzen duen moduan: ad infinitum!!Joseba Uria: Sozialistek goi karguak izendatzeko irizpide profesionalak baino kutunkeria darabilkite… Merezi du: Ruth Perez: Arrakasta handiak Astoatik ez jeitxi Kokili Lertxundi: Norbere burua […]

  • Amonamantangorri 2011-12-04 17:57

    Barkatu berri zaharrak gogora ekartzeagatik:

    Ez nieke intoxikazio kanpainei lagundu nahi, baina uste dut hobe dela horrelako gauzak jendaurrean aireratzea.

    Hamaika1ek salatutakoa sinestuz gero, zabor-biltzea kudeatzeko xedearekin Hernani, Usurbil eta Oiartzungo udalek eratutako Garbitania enpresa publikoan transparentzia falta omen dago (http://h1hernani.wordpress.com/tag/garbitania/page/2/).

    Bide beretik, Interviuk, ezaugarri duen estilo horixkarekin, erreportaje bat atera zuen Garbitaniaren ustezko izaera opakoari buruz. Gainera, enpresak preso politiko eta etakideen senideak kontratatzen omen dituela-eta, erreportajeak pertsona horien izen-deiturak dakartza (http://www.interviu.es/reportajes/articulos/la-basura-que-hereda-bildu). Horri nire herrian esaten zaio gorotza zabaltzeko haizagailua piztea.

    Ez dakit kanpaina hori egiazko informazioan, egia zuhurki manipulatuetan edo gezur borobiletan oinarritua dagoen. Hori da arazoa: Herritarrok ezin dugu 100% jakin informazio bat zenbateraino den egia, eta zenbateraino propaganda. Ez dakit Hernani, Usurbil eta Oiartzungo Udalek edo San Markos Mankomunitateak akusazio horiei publikoki erantzun dieten. Nire ustez, gisa horretako propaganda pozointsuari aurre egiteko modurik hoberena da lehen bait lehen erantzutea, ahalik informazio gehien argitaratuz.

    Zuen iritzia jakiteko idazten dut hau.

  • Txarto ez banago esan gura dozue Bilduk izendatzen dituenean konfiantzazkoak direla eta besteek izendatzen dituztenean “hatzez” aukeatua izan direla. Ondo goaz

  • Ez horixe: Errexa da ba ulertzen…..PSOEk konfidantzazkoak jartzea zilegi da, bere agintaldirako soilik baldin bada.
    PSOEk betirako plaza ematen baldin badio bere bati (UGT eta abar), lapurreta da. Eta bilduk egiten baldin badu, berdin.
    Konfidantzazko horien izendapena lagunak saritzeko asmo argiz egin baldin bada, bozka emaleek zigor dezatela.
    Beste egun batetarako utziko dugu PSOEk inor izendatzeko duen zilegitasuna, boterera gizartearen parte bati nahi zuena bozkatzeko eskubidea kendu ondoren iritsi zirela kontutan hartuta. Hori ere, lapurreta galanta.