Sortu-k badu behin betiko logotipoa

sortuAtzo sortu zen, 10 urteko ilegalizazio aroa eta gero, ezker abertzalearen alderdi berria: Sortu. Hasieratik ZuZeun hizpide izan da logotipoa. Eta atzo amaitu ziren espekulazioak. Datsegizu?

-Sortuk 2011 urteko otsailean izan zuen jaiotza, Bilboko Euskaldunan. Zutik Euskal Herria agiriak azaldutako “ezker abertzaearen aldaketa estrategikoa” gauzatzeko tresna behar zuen izan alderdi politiko legezko berriak. Politika kontuetatik haratago, Sortu-ren logotipoak harridura ekarri zuen, zergatik ez esan, esanahiak esanahi, oso itsusia zelako.

sortu-logo-berria-ote-e1352325490480Urrian Sortzen behin betiko eratzeko prozesuaren hasierarekin batera, logotipo zaharra baztertu eta diseinu berri bat heldu zen. Eguzkiaren agerpena irudikatzen zuen, baina diseinu zainduago batez. Hori al zen balekoa? Ez, baina bai.

Atzo Iruñean aurkeztu zuen Sortuk bere logotipoa, sortzen prozesuan agertutakoaren antzekoa. Sortzen-eko borobil erdiaren koloreak mantendu ditu, morea eta gorria, bata bestearen barruan dagoen bi zirkulu osatzen, eta, berriena, ‘Sorturen O’ hizkia bihurtuz. Orain, eguzki agerpenaren irudi sinbolikoa galdu da, borobila osorik agertzen baita ‘O’ eginez. Aldiz, perimetroak brotxa itxurako marraren ordez irudi kontzeptualagoa du, argiagoa, erreproduzitzeko errazagoa. Hainbatek diana bat ikusi dute irudi horretan. Baina, ez da hori berritasun bakarra: logotipoaren muina Sortu hizkietan integraturik dago. Hizkiak morez, elkar loturik, letra xehean eta beti forma zirkulularra erreferentzi hartuta. Ikusteke dago logotipoa beti Sortu hizkiekin lagunduta egongo den edo protagonismoa izango duen borobil more-gorriak.sortunew

Ezker abertzaleko diseinatzaileek lasaiago egingo dute lo aurrerantzean. Badute ze irudiri heldu, eta ez dirudi epailerik etorriko denik hori galaraziko duenik. Datsegizu?

Jarraian Twitterren Sortu-ren logoaren harira egin diren iruzkin batzuk:

 

 

 

 

 

sortu

15 pentsamendu “Sortu-k badu behin betiko logotipoa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude