Sopelanako ingeles udalekuetan 20 gaztek A gripea jasan dute

Txerri gripea - dimitridf cc
Txerri gripea - dimitridf cc

Telebistan ikusi orduko segituan oroitu naiz, ni ere han izan nintzen gazteagoa nintzela, udaleku haietan bertan. Sopelanako Ander Deuna ikastolan urtero-urtero ingeles udalekuak antolatzen dira; jolasak, eskolak eta ekintza ezberdinak (eskalada, surfa…) tartekatuz, ingelesa erakusteko asmotan sortu zituzten egonaldiok.

Aurtengoa dirudienez urte arraroa izan dute, izan ere, A gripeaz kontagiatu dira 20 gazte. Urde gripe, txerri gripe bezala ezagutzen genuen gaixotasuna nahiko exotikotzat genuen arren, non eta Bizkaiko Uribe Kostako udaleku batzuetan agertu da. Eta kezka handia sortarazi du ikasleengan eta, nola ez, monitoreengan. Ikastolako zuzendariaren arabera, ez dago inolako arriskurik eta gaixotasuna guztiz kontrolatuta dago.

Horrela, jada gaixo ziren guztiak maletak jaso eta alde egin dute etxera, azkar sendatzeko intentzioarekin. Besteek oraingoz bertan jarraitzen dute, arduradunek zein erabaki hartuko duten jakin artean.

ONUk 715 milioi euro eskatu ditu A gripeari aurre egiteko

Ban Ki Moon erakundeko zuzendariak esan duenez mila milioi euro inguru beharrezkoak izango dira A gripeari aurre egiteko. Orain arteko datuak ikusita (429 hildako, 94.500 kontagio) diru hau oso beharrezkotzat jo du “bakunak eta medikamentuak herriari iristarazteko” eta “osasun neurriak” martxan ipini ahal izateko. Zuzendariak gaineratu du: “Berdin dio gripea dutenak nongoak diren, pobreak ala dirudunak, denek izan behar dute osasuna zaintzeko bidea.”

Ekaitza bainuontzi batean