Somaliako piratak: arazoaren muinaz hitz egiteko ordua

cc leadfoot
cc leadfoot

Oraintsu arte ezin zen hitz egin Alakranako marinelak bahituta egotera eraman zituen arrazoiaz. Ez dira manerak, batzuen bizia arriskuan dagoenean horren kausaz hitz egitea.

Bahituta egoteko arrazoiaz hitz egitea ere, agian ,ez da politikoki zuzena, ez baitago ezer halako praktikarik justifikatzen duenik. Baina piratek ez dituzte inguruotako ontziak diruagatik (soilik) bahitzen.

Lekuko arrantzarekin amaitzen ari direla (garela) kexu dira piratak eta baita ingurunea zikintzeaz. Hori horrela, Somaliako arrantzale askok itsasontzia armez kargatu eta mendebaldeko ontziak bahitzea beste irtenbiderik ez dutela diote.

Pirata gisa izendatu ditugu, baina ez ote dira piratagoakĀ bertako arrantzarekin amaitzera joaten direnak?

Lehen arrantza nahiko omen zuten arrantzale somaliarrek eta orain ez saltzeko, baizik jateko arrantzatzea ere kosta egiten zaiela diote.

Noski pirata askok diru iturri erraza ikusi dute itsasontziak bahitu eta ordainsaria eskatzean. Baina arazoaren muina ez da hori eta orain horretaz hitz egiteko garaia da.

2 pentsamendu “Somaliako piratak: arazoaren muinaz hitz egiteko ordua”-ri buruz