Software librea graduondokoa euskaraz

viZZZual, Flickr
viZZZual, Flickr

Software libreak azken urteotan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak  eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 5. urtez. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluaren izaera duen bigarren urtea delarik. Ikastaroa euskara hutsean eskeiniko da.

Beraz, gaur egun Software librea eta bere inguruko teknologia menderatzeak balio handia du eta informatikariek ez ezik beste arlo batzuetako profesionalek ere izan beharko lukete Software librearen gaineko prestakuntza eta trebakuntza.

Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere.

Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko aurrez-aurreko saio bat egongo da Larunbata goizetan, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.

2009ko Azaroak 2an hasi eta 2010ko Uztailak 30 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria ikastaroaren http://linux.asmoz.org/ webgunean topa daitezke edota posta elektroniko linux@asmoz.org bidez. Izen emate epea Urriak 6an amaitzen da.