Smelly Maps: Zer usain du zeure herriak?

Kalean zabiltzanean usain ugari topatu ohi duzu. Hondakinen usaina, edukiontzien albotik pasatzerakoan, belar busti usaina edo txakur gorotzarena parkean, Sukaldeetatik datorren usaina kalean eguerdian… Nola bildu eta nola erakutsi ordea usainok? Cambridge eta Torinoko Unibertsitateetako ikerlariek Smelly Maps delako proiektua sortu dute usain guztiok mapa batean biltzeko. Oraindik proiektu bat besterik ez da, baina ikusi adibide gisa Bartzelonako mapa.
Smelly Maps: Zer usain du zeure herriak?
Usainak topatzeko eta mapan kokatzeko kaleetan usainen bila dabilen bolondres talde bat izateaz gainera, sare sozialetan partekatutako mezuak aztertzen dituzte, usainei loturiko hitz gakoak topatzeko. Geolokalizatutako hitzok topatuz, eta bolondresen datuekin erkatuz, usainen mapa osatzen dute.

Bartzelonaren kasuan, Instagrameko 35.000 argazki eta 113.000 txio aztertu dituzte, aurretiaz identifikatutako 285 hitz gakorekin erkatuz. Usain mota bakoitzak kolore bat du, eta honako paleta darabilte.

650_1200

Hau ikerketa bat baino ez den arren, akaso udaletako arduradunek mapa hauetako usainak ikusita neurriren bat hartuko dute kale eta auzoetako egoera hobetzeko. Nork daki, etorkizunean GPSek, bide motzena edo ekonomikoena proposatzeaz gainera, bide lurrintsuena ere proposatuko dute.

Bartzelona, smelly maps, usainen mapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude