sinadura berriak ZuZeun urte berriarekin

Sinadura berriak ZuZeun urte berriarekin. Oso gustura gaude ZuZeulariok osatzen dugun komunitate sendoarekin. Luxuzko sinadurak ditugula iruditzen zaigu, zurea barne. Hala ere, urte berriarekin batera, sinadura berriak ere ekarri nahi ditugu gurera. Neguko merkatuan fitxaketak egitea erabaki dugu alajaina. Jon Juaristi idazle polemikoa, Karlos Argiñano sukaldaria eta Iban Mayo txirrindulari profesional ohia. Hemen 2013ko blogari berrien fitxak.

Urte berriarekin sinadura berriak ZuZeun

Izena: Jon Juaristi (Bilbao, 1951)

Poeta, eleberrigile, saiakeragile eta itzultzailea da. Etakide ohia, orain espainiar nazionalista da. Politikan aktiboki parte hartzen du, ETAren aurkako hainbat erakundetako kide da, maiz egiten ditu adierazpen gordinak eusko nazionalismoaren aurka, eta DANAES (Espainiar Nazioaren Defentsarako Fundazioa) eskuindarraren ohorezko patroietako bat da.

Karlos argiñano

Izena: Karlos Argiñano (Beasain, 1948)

Nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik, Argiñano —goi sukaldaritzaren ordezkari izanagatik— elitismorik gabea, zuzena eta maitekorra delako, beti txiste bat prest duela. Zarautzen dagoen Karlos Arguiñano jatetxearen jabea da.

Iban Mayo

Izena: Iban Mayo (Igorre, 1977)

Iban Mayo Diez txirrindularia da. 2000. urtean hasi zuen profesional mailako ibilbidea, Euskaltel-Euskadi taldean eta Euskal Herri osoa zutik jarri zuen Zubeldiarekin batera Frantziako Tourreko lehen postuetan zebilela. 2007ko Tourrean EPO kontsumitzeagatik positibo eman zuen analisi batean, urte bereko urriaren 22an argitaratutako kontranalisiaren emaitzak ezeztatu zuen arren.

Wikipedia cc

Urte berriarekin sinadura berriak ZuZeun

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “sinadura berriak ZuZeun urte berriarekin”-ri buruz

  • Inuzente potente…

  • Joseba A. Garaialde Manterola 2012-12-28 10:42

    Aurrekoak dio hau inuxentada dela. Ez dut nik uste ZuZeu bezalako albistari serio batean honelakoak sartu daitekeenik, beraz, ez dut uste inuxentada denik. Hau esanda, berriari iruzkina egitera noa. Ondo deritzot Jon Juaristi bezalako idazle famatu, oparo, eta demokratari leku ematea ZuZeun, garaia zen honelako lumak irakurri ahal izatea, eta ez, Sarrionaindia, Harkaitz Cano, eta horiek idazten duten bezalako gauzak irakurtzea. Garaia da, bai, gure kobazulotatik ateratzeko eta gaur egun munduan dabilen idazlerik ospetsuenetakoren iritzi eta pentsamendu filosofikoak irakurri ahal izatea zuzen-zuzenean, labetik atera berriak, gutxik esan ahalko dute hau, eta ZuZeuk hau lortu izana ikaragarrizko poza ematen dit. Europan zehar asko ibili eta lagunak egin ditut, batzuei, eta nahiz eta euskaraz jakin ez, ZuZeun berri eman diet, eta badakit, batek baino gehiagok, bere herriko liburutegira joaten dela artikuluak itzul diezaioten, ezkeroztik, zenbait liburutegitan, AEKren laguntzarekin, euskarazko klaseak ematen ari dira. Esanak esan, berriro diot, oso ondo iruditzen zaidala Jon Juaristirena, ea honela gure herria pixka bat kulturizatzea lortzen dugun. Bukatzeko, ZuZeun Jon Juaristiren artikulu edo saiakeraren bat gazteleraz argitaratu beharrean aurkituko bazinate bapatean ez atzera botatzeko eskatuko nizueke, aztertu eta interesaren arabera jokatzea gustatuko litzaidake.

  • Amonamantangorri 2012-12-28 10:46

    Zakurraren buztana tente.

  • Jorge Amatriain 2012-12-28 10:56

    Inuzentada latza!!! bejondaizuela!
    XD
    Aupa Joseba! Hire inuzentada ere ona.

  • joeeee ba nik siñistu enjot eta poztu ein naz… 🙁

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude