Silvio eta “ergelak”

Silvio eta “ergelak”

silvio Azkenean. Nerabezaroan hasi nintzen Silvio Rodriguezen abestiak entzuten, eta gaurdaino berdin jarraitzen dut. Azkenean. Oraindik ere kanten letrak tentuz entzundakoan esanahi berriak topatzen ditut, nire irakurketa subjektiboak goitik behera baldintzatutakoak, noski; agian ez dut beti barneratuko idazterako garaian musikariak helarazi nahi zuena, baina soinu banda jartzen diote nire ideia batzuei. Hausnarketak apalak izan arren, ez da gutxi.

Azkenean. Apirilaren 3an, Donostiako belodromoan zuzenean ikusi ahal izango dut. Entzun bezain pronto joan nintzen sarrerak lortzera, eta eskerrak, ez dute eta denbora askorik behar izan amaitzeko. Barrenean zerbaitek esaten zidan, eta errepikatzen dit, ez dudala ziurrenik hain gogoko dudan musikari kubatarra hain hurbil ikusi ahal izateko.

Letren irakurketari itzulita, gaurko idatzian abesti bat aipatu nahi nuke bereziki. “El necio”. Ergela. Kantaren lehen paragrafoa ahal dudan¬†fundamentu handienarekin itzultzen saiatuko naiz.

Nire ikonoa ez txikitzeko,

bakoiti eta bikoiti artean salba nadin,

haien parnasoan toki bat eman diezadaten,

haien aldareetan txoko bat izan dezadan.

Damutzera gonbidatzen naute,

ez galtzera gonbidatzen naute,

nire burua lausotzera gonbidatzen naute,

hainbeste kakara gonbidatzen naute.

Ez dakit zer den patua,

oinez, izan nintzena izan nintzen,

jainkoa jainkotiarra izango da,

baina ni bizi izan naizen bezala hilko naiz.

Abesti hau entzuten dudan bakoitzean euskal preso eta iheslariak datozkit burura. Kontakizunaren batailan ere burua makurtzen ez dutenak. Amnistiak emango dio konponbide integrala gatazka honi, eta bide horretan pausuak emateko apirilaren 17an Bilbon egon behar dudala iruditzen zait. Iparra galdu barik. Etsaia nor den barneratua daukagulako, preziorik ez izatearen “ergelkeria” aldarrikatzera joan nahi dut.

Silvio jotzen ikusi eta entzuteko irrikaz nago, beraz; gainera bezperan gaixo jarriko balitz, Juan Karlos Izagirre irten daiteke oholtzara gitarra eskutan eta ziurrenik inor ez zen ohartuko.

Silvio eta “ergelak”

amnistia, el necio, ergelak, iheslariak, pesoak, silvio, silvio rodriguez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude