Sexuaren isla, euskal izenetan. Euskaltzaindia

Sexuaren isla, euskal izenetan. Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak euskal izenen bidez egiten den sexuaren gaineko bereizketari buruz idatzi bat plazaratu du, bere web orrian. Bertan esaten denak eztabaida abiatu du twiterren, eta idatzia zein txioetako batzuk ekarri dizkizuegu hona.

Sexuaren isla, euskal izenetan

Sexuaren islaAzken boladan, uste bat zabaldu da euskal hedabide batzuetan, hots, izen propioak sexuaren arabera bereizteko erabakia hartu zuela Euskaltzaindiak bere garaian. Egiari zor, esan behar da Akademiak ez duela inoiz horrelako erabakirik hartu. Hori bai, Euskaltzaindiak euskal izenen erabilera historikoa kontuan izanda, erregistro zibilari aholkatzen dio.
Beraz, komeni da gai honen inguruan Akademiako Onomastika batzordeak dituen irizpideak jakitea; bide batez, euskal izendegiaren historiari errepaso txikia emango diogula:

Euskaltzaindiak, hizkuntza akademia guztiek egiten duten moduan, erabaki proposamenak egiteko hiztunen erabilera aztertzen du, eta ez da eztabaida politikoetan sartzen.

Euskal izenak, erromatar garaiko bakan batzuk alde batera utzita, Erdi Aroan hasten dira azaltzen, monasterioetako agiri bildumetan. Bertan, errege eta jauntxoen izenekin batera, herri xumearenak ere aurkitzen ditugu. Honek aukera ematen digu euskaldunok zein izen erabiltzen genituen jakiteko.

Dokumentuetan jatorri askotako izenak ageri dira: batzuk bertakoak dira, euskarazkoak alegia (Eneko, Anderezu); gehienak, ordea, kanpotik ekarritakoak dira. Azken hauetan zenbait itxuraldatuta azaltzen dira, euskal fonetikari egokituak (Garazi). Baina ez dago emakumeak eta gizonak, biak, izendatzeko balio duen izenik. Sarritan, seguru asko inguruko hizkuntzen sistemari jarraikiz, -a amaiera agertzen da neska izenak sortzeko, kanpoko izenetan (Isabela, Mantzia…) zein bertakoetan (Usoa). Jakina, gizon izenek ez dute -a hori izaten. Ez dira gutxi bide horretatik sortutako bikoteak: Domiku / Domeka, Eneko / Oneka, Nabar / Nabarra

XVI. mendean egoera erabat aldatu zen: Trentoko batzarraren ondoren eta haren ondorioz, haurrak bataio liburuetan erregistratu beharko ziren, kristau izenekin betiere. Handik aurrera, jendeak kristau izena hartzera behartzeaz gain, izenak frantsesez edo espainolez erregistratu behar izango zirelako.

XIX. mendearen amaieran argitaratutako Sabin Aranaren santutegiak erabat aldatu zuen gure izendegia, eta azken urteotan gehien erabiltzen diren batzuk, Ane, Iker edo Markel adibidez, dira horren lekuko. 1977an onartu zen Espainian euskal izenak erregistratzea, eta harrezkero horiexek dira gehien erabiltzen direnak, Euskal Herriko alderdi zabal batean. Tamalez eta pentsa daitekeen bezala, azken mendeetako usario eta ohiturek eragin handia dute, eta honek ekarri du, esaterako, Euri neska izena izatea.

Euskal Herriko Hegoaldean, Portugalen, Italian, Alemanian edo 1996 arte Frantzian bezala, argi bereizi behar da sexua, pertsona izenetan. Hau, bestalde, sexu marka ez duten beste hizkuntzetan ere gertatzen da, Finlandian edo Japonian, konparaziorako. Gurean gaur egun sexua dela-eta arazoa sortzen duten izenak banaka batzuk baino ez dira: Aiuri, Maren, Amaiur, eta, hein apalagoan, beste gutxi batzuk. Inoiz jendea kexu da, banaketa hau sexista delakoan, baina kontrako eskabideak ere jaso ditugu: semeari edo alabari jarritako izena beste sexua dutenei debekatu behar zaiela uste dutenenak alegia.

Frantzian legea bestelakoa da, malguagoa, nahiz eta ez duen ‘ñ‘-rik onartzen. Horretaz gain, deiturak frantses idazkeran baino ezin dira erregistratu, hiritarra Hegoaldekoa ez bada. Nolanahi ere, eta ponte izenei dagokienez, garbi utzi behar da Iparraldean euskal izena erabili duten gehienek argi berezi dutela sexua eta, esaterako, Oihana guztiak neskak direla.”

Sexuaren isla Sexuaren isla

 

euskal izendegia, Euskaltzaindia, euskara, feminismoa, izenak, patriarkatua, sexismoa
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Sexuaren isla, euskal izenetan. Euskaltzaindia”-ri buruz

  • feminista aspergarriak 2016-07-21 14:58

    gizarte ordez jendarte erabiltzea proposatzea soldata potoloak justifikatu behar dutenen asmakizuna da. gizarte gizakien artekoa bada (beraz, neutroa), zertarako asnmatu eta konplikatu?
    castellanoz neutroa egon eta batzuk hori ere ukatu nahi, Ordun, nik “”electricisto””-ari deituko diot hurrengoan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude