Sentitu, pentsatu, AHORA!

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek 25 urte dituzte aurten. Hau dela eta, Kilometroak13 ekimenarekin bat eginez, jaialdi berezi bat antolatu dute martxoaren 16an Tolosan.

4992400003_24249cb2e8Tolosa, kolore, musika, dantza eta irribarrez beteko da, goizean goizetik 10:00etan Trianguloan elkartuko baitira, haur, guraso eta aiton-amonak, Dinbi-Banda batukada, Bonbero Txaranga eta dantzariekin alaiturik.

Gainera dantzariak eta aurpegi margolariak egongo dira ametsei ateak irekiz. Bai haur, gazte, heldu nahiz zaharrek kolorea eman behar diogu egun polit honi, beraz lotsak alde batera utziz guzti guztiok bertara txilabaz edo mozorroturik etortzea gomendatzen, edo hobe, eskatzen da.

Ondoren Tolosa haurtxoen begirada distiratsuez zipriztinduko da Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin kalejira batean bidaiatuz. Jarraian bi saio egingo dira Leidor aretoan, lehena goizeko 12:00etan eta bigarrena arratsaldeko 17:00etan.

Sarrerak KMK13 dendan jarriko dira, Korreo kalea 7, Tolosan. Sentitu, pentsatu, AHORA!

3 pentsamendu “Sentitu, pentsatu, AHORA!”-ri buruz

  • Alpargatero 2013-03-04 10:03

    Maite ditut Pirritx eta Porrotx eta haien lagun guztiak, hainbeste ezen pena dut seme-abalak hazi eta haien ikuskizunez gozatzeko aitzakiarik gabe geratu izana.

  • Ahora! Lehengo aldiz irakurri nuenean zeharo harrituta geratu nintzen, zer dabiltza hauek gazteleraz? Baina buelta eman eta latza iruditzen zait Kilometroetako aurtengo lema, berritzailea, zirikatzailea eta batez ere zuzena, euskara AHORA!